UPPSPEL Irudia, neoriental, 70x50 cm
Nola lortu
Produktuaren xehetasunak
IKEA of Sweden
Neurketak
- Altuera: 50 cm
- Pakete-kopurua: 1 pack
- Zabalera: 70 cm
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.


IKEA gamer sutsuekin lanean ari da
Lehenengo aldiz zerbait egitean, askotan egokia izaten da lagun batekin aritzea. Horixe da hain zuzen ere bideo jokoen gamer sutsuentzat idazmahaiak, aulkiak, biltegiratzeak eta osagarriak sortzeko egin genuena. ASUS Republic of Gamersekin (ROG) lan egin genuen, gaming komunitateko munduko marka ospetsuenetakoarekin. Elkarrekin garaipen gehiago eskuratzea eta etxean gaming esperientzia hobeak izatea lortu nahi ditugu.
"IKEA-k eta ROG-ek antzekotasun asko dituzte, jakingura dugun bi enpresa gara, eta jokalariak eta beraien beharrak ezagutu nahi ditugu", esan du IKEA-ko Ewa Rychertek.
Bizitzeko jokatu. Jokatzeko bizi.
Lankidetzari esker, milioika gamerrentzat bi munduen hoberena bateratzen da. "IKEA-k asko daki etxeko bizitzari buruz, eta ROG-en adituak dira hardwarean eta teknologian. Elkarrekin jokalariak eta jokalariekin bizi direnak inspiratu ditzakegu", dio YuCheng Chouk, ROG-eko Global Partnerships Managerrak. Eva ados dago eta esan du: "ROG-ek sarbide esklusiboa eman zigun beraien mundura. Prozesuan zehar jokalari batzuk ezagutu genituen beraien e-sport talde profesionaletan. Hainbat ideia sortzaile garatu genituen beraien egunerokotasuna hobetzeko".
Jolastu. Arakatu. Konektatu. Errepikatu.
Ewak azpimarratu du gaminga ikasteko, esploratzeko eta besteekin konektatzeko modu ezin hobea dela. Eta jokalari askok kirolari profesionalek bezala entrenatzen eta jaten dute, sasoian mantentzeko. "Ez du axola zein ona zaren, irtenbide hauekin erosoagoa izango da saio luzeetan eserita egotea. Altzari ergonomikoak eta espazioari dagokionez eraginkorrak egin ditugu, eta osagarriekin estazioa txukun eta antolatuta mantentzen da. Gauza guztiak bere lekuan daudenean, dibertigarriagoa da jokatzea, errazagoa kontzentratzea, eta ziurrenik, maila gorenean lehiatzea."