TYSSEDAL 6 tiraderadun komoda, zuria, 127x81 cm
Nola lortu
Komoda praktiko hau arropa antolatzeko da eta bere artisau-xehetasunengatik eta astiro ixten eta irekitzen diren tiraderengatik bereizten da. Eskandinaviako estilo argikoa, oso ongi geratzen da TYSSEDAL serieko beste altzariekin.
Produktuaren xehetasunak
Motelgailuari esker, tiradera astiro, emeki eta inongo zaratarik gabe ixten da.
Erraz irekitzen/ixten diren tiraderak topearekin.
Hanka doigarriei esker, zoruko irregulartasunak zuzendu ahal izango dituzu.
Zure etxeak toki segurua izan behar du familia osoarentzat. Hori dela eta, horman ainguratzeko kit batekin dator, komoda horman finkatzeko.
Ebba Strandmark
Neurketak
- Zabalera: 127 cm
- Sakonera: 49 cm
- Altuera: 81 cm
- Tiraderaren zabalera (barrurako): 53 cm
- Tiraderaren hondoa (barrurako): 38 cm
- Gehienezko pisua tiraderako: 7 kg
- Altuera: altzari azpiko lekua: 12 cm
- Biltegiratze-ahalmena: 169 l
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: TYSSEDAL
Arakatu eskura dituzun aukerak
Konbinatu logeletako altzariak eta dekorazioa zure etxerako estilo perfektua aurkitzeko.

Materiala
Zer da zuntzezko ohola?
Zuntzezko ohola material egonkorra eta iraunkorra da, zuraren industriako zur-soberakinarekin egina. Oholari pintura- edo ijezketa-geruza iraunkorra eransten zaio. Zuntzezko zenbait ohol moten arteko aldea (HDF eta MDF, esaterako), batez ere, lodieran dago, baina baita kolpeak jasotzeko erresistentzian ere. Horrek zehazten du ohe-egiturak, besaulki-egiturak, sukaldeko aurrealdeak, armairuetarako ateak edo guztiz bestelako zerbait egiteko erabiliko ditugun.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
«Logela osoa estilo bakarrarekin apaintzeko aukera emango zuten altzariak sortzeko ideia izan nuen inspirazio-iturri gisa. Emaitza TYSSEDAL seriea izan zen. Arina, dotorea, fina eta artisautza-ukituarekin xehetasun bakoitzean. Eguzkiaren argia oheburutik sartzen da; armairuak ispiludun ateak dauzka, eta komodak eta gau-mahaiek akabera zaindua dute, baita hondo estanpatudun tiraderak ere. Pieza guztiek tornuan landutako hankak dituzte, eta orraztutako kromozko heldulekuak. Badakit altzarien kalitateak eta estiloak luzaroan iraungo dutela».