Tolesteko zaila? Ez horixe STRANDÖN eguzki-oihal tolesgarriarekin. Aterpea arina da; beraz, begi-kliska batean, hondartzarako kanpin-denda bat izango duzu, eta motxila bere poltsan!
Produktuaren xehetasunak
Harearekin bete ditzakezun 4 poltsa txiki daude alboetan, eguzkiaren eta haizearen aurkako babeslekua lekuan manten dadin.
2 poltsiko aterpe barruan, udako egun politaz gozatzen duzun bitartean zure gauzak gordetzeko.
Goiko aldeko ehunak berotik babesten gaitu.
Zilarrezko ehunak oso ondo babesten du eguzkiaren UV izpietatik.
Fresko mantenduko zara, etzateko gunearen sare-ehunak airea igarotzea ahalbidetzen baitu.
Erraz garraiatzen da, eguzkiaren eta haizearen aurkako babesleku hau poltsa batean baitator. Gainera, erraz muntatzen da, denbora gehiago eman dezazun erlaxatzen eta haurrekin jolasten.
Tolesteko erraza, argibideei eta markei esker.
Udako zeru urdin argia gogorarazten duen kolore zoragarria.
Neurketak
- Luzera: 225 cm
- Zabalera: 113 cm
- Altuera: 102 cm
Bezeroen iritziak
Funtzionaltasuna
Hondartzan egun zoragarriak pasatzeko behar duzun guztia
“Kristin gure produktu-garatzailea da. Taldeak STRANDÖN udako bildumarekin hondartzara joatea nola erraztu nah zuen partekatzen du. Adibide bat hondartzako aulki tolesgarria da, eserlekuaren azpian poltsiko bat duena objektu baliotsuak gordetzeko. Beste adibide batzuk hondarretan tente mantentzen den eguzkitakoa eta haizetik edo eguzkitik babesten zaituen itzalkina dira. Guztiak eramateko errazak dira, erabiltzeko praktikoak, eta ezkutuko biltegiratzea dute objektu baliotsu txikiak gordetzeko. Gainera, kolore eta ereduek udako sentsazio atsegina sortzen dute".