SOLHETTA LED E27 bonbilla 806 lumen, argiaren erregulazioa/globo itxura opalo zuria
Nola lortu
- Lanpara erregulagarriaren intentsitatea
LED bonbilla efiziente eta iraunkor honek 25.000 bat orduko bizialdia du, eta argi zuri, epel eta atsegina zabaltzen du, gelaren kolore naturalak beren horretan erakutsiz.
Produktuaren xehetasunak
LED bonbillak energetikoki efizienteak eta iraunkorrak dira (25.000 bat ordu irauten dute); bi abantaila horiei esker, dirua aurreztuko duzu ordezko bonbilletan eta elektrizitatean.
LED bonbilla honek eta 60 W-eko bonbilla tradizional batek argi epel bera igortzen dute, baina LED bonbillak ez du dir-dir edo zaratarik egingo.
Bonbilla baten erreprodukzio kromatikoaren indizearen (CRI) bidez, argiak benetako koloreak zeinen ondo islatzen dituen definitzen da. 80tik gorako balioak onak dira, argi naturaletik hurbilago baitaude. Bonbilla honek 90eko indizea du.
LED bonbillak argi-tenperatura ezberdinekin eskaintzen dira, argia epelagoa edo hotzagoa izan dadin. Bonbilla honek argi zuri epela igortzen du (2700 Kelvin).
Estalkia plastiko iraunkorrez eginda dago, eta –20 °C eta 40 °C bitarteko tenperaturak jasaten ditu.
Lanpara piztean, berehala ematen du argia potentzia osoan.
Argiaren intentsitatea erregula daitekeenez, une bakoitzerako argiztapen egokia aukera dezakezu.
IKEA of Sweden
Informazio teknikoa
SOLHETTA
LED E27 bonbilla 806 lumen, argiaren erregulazioa/globo itxura opalo zuria
Produktu-zenbakia204.986.40Marka-izena | IKEA |
Modelo-erreferentzia | LED2012G6 |
Energia-eraginkortasun mota | D |
Argi-iturriaren urteko energia kontsumoa piztuta dagoenen bitartean | 6 kWh/1.000 h |
Potentzia izendatua | 5.9 W |
Esleitutako argi-fluxu baliagarria | 806 lumen |
Lanpararen esleitutako bizitza baliagarria | 25000 h |
Neurketak
- Kolorearen tenperatura: 2700 K
- Diametroa: 60 mm
- Argi-fluxua: 806 lm
- Pakete-kopurua: 2 pack
- efektua: 5.9 W
Bezeroen iritziak

Argi gehiago energia gutxiagorekin
Bildu ohi duzu bonbillarik etxean? Badaezpada, argia bat-batean itzaliko ote den. Aurrerantzean, ez duzu gehiago egin beharko. SOLHETTA LED argiak gehiago irauten du, energia gutxiago kontsumitzen du eta aurreko sortak baino prezio txikiagoa du. Horixe da, zalantzarik gabe, gure argi iturririk onena, oraingoz.
Baina, kalitate hobeak eta prezio txikiagoak bat egin dezakete ekuazio berdinean? "Lehenik eta behin, hornikuntza azkartu dugu, bezeroek nahi dutena ikasi dugu eta. Mota gutxiago edukitzeak ekoizpenaren errentagarritasuna handituko du", esan du Gizem Harutek, Product Developer in Lighting kargua duenak. "Eta hornitzaile onak ditugunez, negozioa garatzen lagundu dezakegu, bonbillen osagaiak etengabe hobetu daitezen".
Ahaztu argiez hurrengo 20 urteetan.
LED argiak sartu genituenetik, horiek probatu eta garatu ditugu etengabe, baina SOLHETTA aurrerapauso izugarria izan da. "Gutxi gorabehera, aurreko bertsioek baino %25 energia gutxiago darabiltenez, dirua aurreztuko duzu elektrizitatearen fakturan". Beste hobekuntza bat da bonbilla bakoitzak gehiago irauten duela, 25.000 ordura arte. "Esan dezagun egunero hiru orduz pizten dituzula argiak; orduan, ez duzu bonbilla aldatu beharko 20 urtez. Eta, horri esker, argi-iturri gutxiago ekoitzi eta baztertu beharko dira".
Kolore naturalagoak
Gizakiek eginiko argi guztiak unibertsoko argi iturriaren, eguzkiaren, imitazioak dira benetan. Ahalik eta kalitaterik handieneko argiztapena nahi dugu barnealdean ere bai, eta argi iturri batek koloreak zein ondo erreproduzitzen dituen neurtzeko modua da CRI (Colour Rendering Index - Koloreak Irudikatzeko Indizea). 0 eta 100 artean neurtzen da CRI, non 100 egun argi bikaina den. "SOLHETTA-rekin eginiko lanean, LED argiak eginiko kolorearen erreprodukzioak 90 CRI puntuazioa jaso du mota guztietan, batean izan ezik; azken horrek 80 CRI puntuazioa izan du. Sentsazio naturalagoa eta atseginagoa ematen du eta etxeko benetako koloreak erakusten ditu".