MARKFROST / MOLNART Mahai-lanpara+bonbilla
Nola lortu
Mahaiko lanpara txiki honek marmol beltzezko oinarri bat du, eta LED bonbilla apaingarriaren harizpi kiribilak argi lausoa igorriko du ke-koloreko beiran zehar, giro erosoa emanez gelari.
Produktuaren xehetasunak
Lanpara piztean, berehala ematen du argia potentzia osoan.
LED bonbillak kolore-tenperatura ezberdinekin daude eskuragarri, argia nahi duzunean hotzagoa edo beroagoa izan dadin. Bonbilla honek, zehazki, kandela baten moduko argi beroa igortzen du (1800 kelvin).
LED bonbillak energetikoki efizienteak eta iraunkorrak dira (15.000 bat ordu irauten dute); bi abantaila horiei esker, dirua aurreztuko duzu ordezko bonbilletan eta elektrizitatean.
Bonbilla baten erreprodukzio kromatikoaren indizearen (CRI) bidez, argiak benetako koloreak zeinen ondo islatzen dituen definitzen da. 80tik gorako balioak onak dira, argi naturaletik hurbilago baitaude.
Marmolezko oinarri astunari esker, lanpara egonkor mantentzen da.
Bonbillaren argia ezin da ahuldu.
LED bonbilla honek eta 14 W-ko bonbilla tradizional batek argi epel bera igortzen dute, baina LED bonbillak ez du dir-dir edo zaratarik egingo. Gelari giro atsegin eta erosoa emateko behar duzuna da.
Neurketak
- Diametroa: 125 mm
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.
