




10 urteko bermea
ENHET serieak erraztu egiten du sukalde, bainugela edo arropa garbitzeko gela berria muntatzea. Biltegi ireki eta itxien arteko nahasketa bikaina, zaborrontzia edota eskuoihalak jartzeko tokia duena.
Produktuaren xehetasunak
Altzariaren kodea ENHET A101
Grisa oinarritzat hartuta, giro epela eta goxoa izango duzu. Ezin hobea da edozer gauzarekin ongi geratzen den kolore sotila nahi baduzu. Modernoa edo klasikoa, nahi duzun estiloa zure esku dago.
Hormako armairuan janaria,eskuoihalak eta garbigarriak gordetzeko toki zabala dago.
Hormako egitura irekiari esker, potoak, botilak eta erabili ohi dituzun gauzak erraz ikusi eta har ditzakezu.
ENHET apal birakariari esker lurrinak, giltzak, osagarriak, bitaminak edo espezie-ontziak azkar eta erraz har ditzakezu. ENHET serieko edozein egitura irekiri lotzen zaio erraz.
ENHET kakoekin eskuoihalak eskura izango dituzu. ENHET egitura irekien azpiko zirrikituetan sartzen dira. Onena? Ez dela zulorik egin behar.
Egitura irekiaren azpiko tokia aproposa da eskuoihalak, zakarrontzi independente bat edo orgatxo bat jartzeko.
Konbinazio honek arropa garbitzeko txoko gisa ere balio du, garbigarriak gordetzeko biltegiarekin eta, egitura irekiaren azpian, arropa-garbigailua jartzeko tokiarekin.
ENHET osagarri gehiago erraz gehi ditzakezu biltegiratze-konbinazioa modu gehiagotan erabiltzeko. Onena? Ez dela zulorik egin behar. Bereiz saltzen dira.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Neurketak
- Zabalera: 120 cm
- Sakonera: 32 cm
- Altuera: 150 cm