ENHET 2 apaldun hormako armairua, grisa, 60x15x75 cm
Nola lortu
10 urteko bermea
ENHET serieak erraztu egiten du sukalde, bainugela edo arropa garbitzeko gela berria muntatzea. Hormako armairu hau ezin hobea da botilak eta potoak gordetzeko, eta dena erraz ikusteko. Pertsonalizatu gustukoen duzun ENHET atearekin.
Produktuaren xehetasunak
Hormako armairua 2 apalekin hormako espazioa ongi aprobetxatzeko eta erabili ohi dituzun gauzak eskura izateko.
"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Itxura zure esku, gustuko duzun ENHET ate ispiludun bat edo ENHET serieko beste ateren bat aukera baitezakezu.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 60 cm
- Sakonera: 15 cm
- Altuera: 75 cm
- Gehienezko pisua/apala: 6 kg
Bezeroen iritziak
Ezagutza partekatua berrikuntzen iturri
ENHET izan da sukalde eta bainugela arloetako adituek elkarlanean garatu duten lehenengo biltegi-seriea. Baina ondo pentsatuta, kolaborazio logikoa da. Sukaldeek zein komunek behar dituzte lanerako espazioa, biltegiratze-soluzioak eta antolatzeko aukerak, eta, leku hezeak izaki, denbora zein eguneroko erabilera jasan beharko dituzte. Jakin badakigu zenbait espaziotan jendeari batzuetan zaila eta neketsua iruditzen zaiola ingurua planifikatzea eta muntatzea. Hori aldatu egin nahi dugu.
ENHET seriearen helburuetako bat zen atal guztiak erraz muntatu behar zirela, intuizioz eta tresna berezirik erabili gabe. Armairu eta tiraderen kasuan, zurezko "wedge dowel" sistema erabiltzen da, zeina IKEA-ko osagarri klasikoen sistemak ordezten hasi baitzen duela urte batzuk.
"Grisen", muntatzeko erraza
Baina berrikuntza ezinbestekoa zen metalezko egituradun biltegi irekien kasuan. Horrela sortu zen "Grisen" ("Txerria" suedieraz), metalezko "wedge dowel" sistema, klik soil batez egiturak erraz muntatzeko aukera ematen duena. "Txerrikume txiki baten muturra dirudi; beraz, goitizena era naturalean bururatu zitzaigun" azaldu du Daniel Loader-ek, produktua sortzeko prozesuko kideak.
Altzairu fidagarria
Metalezko egituren erronketako bat zen altzairuak hezetasuna jasan behar zuela sukalde eta bainugeletan, herdoildu gabe. "Automobilgintzan erabiltzen den metodo bat deskubritu genuen, "AD estaldura" izenekoa" esan du Daniel-ek, eta azaldu du metodo horretan egituraren estalduran integratuta daudela atal guztiak. "Laborategiko proben argazkiak ikusita, argi geratu zitzaigun hura zela soluziorik onena. Bestelako estaldurak zituzten ataletan herdoila ageri zen, eta AD estaldura zuten ataletan, ordea, ez zen herdoilik ageri". Atzera begira, Danielek uste du proiektuak ikuspegi garrantzitsuak ahalbidetu dituela. "Zerbait gertatzen da esperientzia ezberdinak bizi izan dituen jende asko elkartzen duzunean, eta une sendo eta berritzaileak sor daitezke".
Materiala
Zer da partikulazko ohola?
Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.