Bihurtu ELVARLI biltegiratze-konponbidea zure liburu, arropa edo apaingarriak gordetzeko tokian. Apalari, arropa-errailei eta zutoin doigarriari esker, lekua ahalik eta hoberen aprobetxatuko duzu, zorutik sabaira.
Produktuaren xehetasunak
ELVARLI biltegiratze-sistema etxe osorako erabilera anitzeko soluzioa da. Zuk aukeratu produktuak nola konbinatu nahi dituzun zuri egokitzen zaizun biltegi ireki edo armairua sortzeko.
Biltegiratze-soluzio ireki hau zuk nahi duzun moduan egokitu eta osatu dezakezu, zure gustuen eta beharren arabera.
Biltoki irekiekin, esaterako, apalategiekin, zein biltoki itxiekin, adibidez, tiraderekin, konbina daiteke.
Apal eta barra doigarriei esker, espazioa zure beharren arabera pertsonalizatu ahal izango duzu.
Biltoki ireki hau horma batean jar daiteke, edo giroak banatzeko ere erabili, zutabeak sabaian finkatzen baitira.
Motelgailuari esker, tiradera astiro, emeki eta inongo zaratarik gabe ixten da.
Banbua itxura beroa duen material iraunkorra da, eta kontraste polita eratzen du aluminio zurizko egiturarekin.
222-350 cm arteko altuera doigarria; horri esker, sabaiaren altuerarik ahalik eta etekin handiena aterako diozu.
Armairu-sistema modular arin, iraunkor eta moldakorra.
Ehlén Johansson
Neurketak
- Zabalera: 135.0 cm
- Sakonera: 50.8 cm
- Gutxieneko altuera: 221.5 cm
- Gehienezko altuera: 350.0 cm
Honentzako osagarriak: ELVARLI
Diseinatu zeure ELVARLI biltegiratzea
ELVARLI biltegiratzearen itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da banbua?
Sendoa, malgua eta munduan azkarren hazten den landareetako bat; banbuak erabilera asko ditu, material berriztagarri bikaina egiten dutenak. Belar mota bat da eta, oro har, ongarri edo ureztapenik gabe hazten da. Uzta bildu ondoren, 4-6 urte igaro ondoren uztarako prest egongo diren kimu berriak haziko zaizkio. IKEA-n banbua erabiltzen dugu altzariak, bainugelarako apaingarriak, saskiak eta lanparak bezalako produktuak egiteko, eta etengabe ari gara erabilera-eremu gehiago aztertzen erabilera anitzeko material honentzat.