BRÄNNBOLL Osagarrietarako erretil, 3ko sorta
Nola lortu
Hainbat tamainatako 3 euskarri hauekin, zure objektu gogokoenen erakusketa txiki eta pertsonalizatua sor dezakezu, eta, gainera, erraz lekualda ditzakezu nahi bestetan.
Produktuaren xehetasunak
3 kolore eta tamaina ezberdinei esker harmailak zure osagarriekin konbinatu eta modu pertsonalean erakusteko aukera ematen dute.
Euskarriak zure beharren eta espazioaren arabera koka ditzakezu.
Euskarriak BRÄNNBOLL erakusketa-armairuarekin konbinatuz gero, gogoko gauzen erakusketa pertsonalizatua sor dezakezu. Bereiz saltzen dira.
Marta Krupińska
Neurketak
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere
Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.
Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.
Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar
Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.
Osagarri dezente
BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Iruditxoen bilduma egitearen mundua amaigabea da, eta sarritan modu inozentean hasten da, baina laster erakusketa handi bihurtzen da". Niri ere gertatu zait, beraz, badakit nolakoa den. Horrek BRÄNNBOLL beira-arasa eta hiru euskarri koloretsuak sortzeko ideiak eman zizkidan. Beira-arasan, bildumako pieza baliotsuek ohorezko leku batez gozatuko dute, panel garden, horizontal edo bertikalen bidez babestuta. Eta euskarriekin zure gauza gogokoenak nabarmendu ditzakezu. Erakusketa paregabe eta pertsonal bat sortzeko bikote perfektua".