Motorrarekin oholaren altuera erregulatu dezakezu, 65 eta 125 cm bitartean, lanerako posizioa ergonomikoa dela bermatzeko.
Produktuaren xehetasunak
Idazmahaia zutik edo eserita erabil dezakezunez, zure gorputza etengabe mugituko da; horri esker, hobeto sentituko zara eta hobeto egingo duzu lan.
K Malmvall/E Lilja Löwenhielm
Neurketak
- beheko egitura, zabalera: 64 cm
- beheko egitura, luzera: 106 cm
- Luzera: 120 cm
- Zabalera: 80 cm
- Gutxieneko altuera: 63 cm
- Gehienezko altuera: 123 cm
- Gehienezko pisua: 70 kg
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: BEKANT
JasangarritasunaPeople and planet
Bizimodu jasangarria etxean
Lan egin eserita edo zutik
Nahi duzunean zutik zein eserita lan egiteko idazmahaiak eskaintzen dizkizugu. Zuretzat erosoago den posizioa lortu arte idazmahaiaren altuera aldatu besterik ez duzu. Hainbat ikerketen arabera, lan egiten dugun bitartean jarrera aldatzea osasun eta ongizaterako ona da. Jarraitu aholkuak!
Materiala
Zer da altzairua?
Altzairuak ezaugarri bereziak ditu luzatu eta forma ematen zaionean, sendo mantentzen baita. Sendotasuna ematen dio guztiari: etxe orratzei, autoei, ohe-egiturei, aire zabaleko altzariei... Altzairuaren industria aurrera doa energiaren aldetik produkzio eraginkorragoa eta altzairuak ezaugarri sendoagoak izatea lortzeko bidean. Birziklatzen denean, ez du propietaterik galtzen, eta gaur egun altzairua da munduko materialik birziklatuenetako bat.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
«Bilerak ospatzeko eta lankidetza eta sormena sustatzeko idazmahai-konbinazioak sortzeko xedearekin diseinatu genuen BEKANT seriea. Idazmahaiek neurri eta forma ezberdinak dituzte, bakarra erabil dezazun edo hainbat konbina ditzazun. Erraz muntatu eta aldatu egiten dira zure beharretara egokitzeko. Beheko egiturei esker, idazmahaiaren posizioa aldatu ahal izango duzu, ergonomikoagoa izan dadin. Serie hau lanean erabiltzeko probatu eta onartu da. Hori dela eta, bulego guztietarako da aproposa».