KARISMATISK bilduma mugatua
Zure etxeak nor zaren adierazten du eta zoriontsu egiten zaituzten gauzez beteta dago. Pertsona gutxik ulertzen dute norberaren izaera adierazteak dakarren bizipoza Zandra Rhodes modako ikono britainiarrak bezain ondo. Hori dela eta, berarekin indarrak batu ditugu KARISMATISK sortzeko, zure espazioan zure izaera islatzeko diseinatutako bilduma mugatua. Zandraren estanpatu alai eta kolore biziei esker, etxeko osagarri hauek begirada guztiak berenganatuko dituzte.


“
KARISMATISK izena guztiz aproposa da bilduma honentzat, nortasuna eta dinamismoa transmititzen baititu.”
Zandra Rhodes

“
Gauza hauekin batera bizitzea oso dibertigarria izango dela uste dut; zure bizi-esperientzia hobetuko dute.”
Zandra Rhodes