PRIBATUTASUN-POLITIKA. Aplikazioa lehen aldiz erabiltzea
1. Datuen arduraduna
IKEA IBERICA S.A.U.
Matapiñonera etorb. 9
28703 San Sebastian de los Reyes
Madril
IFZ: A28812618
2. Zer nolako informazioa gordetzen dugu eta zertarako?
Gertuen duzun denda zein den adierazteko, IKEA taldeak honako informazio hau gordetzen du: zure eskualdea eta aukeratu duzun hizkuntza.
Informazio hori tratatzeko lege-oinarria IKEA taldearen interes legitimoa da, erosketaren esperientzia zure beharretara egokitu ahal izateko interesa, alegia.
Horrez gain, interes legitimo horretatik abiatuta, webgunea eta aplikazioa hobetzeko, zure erabilera-patroiak identifikatzeko eta azterketa estatistikoak egiteko, IKEA taldeak beste datu hauek ere gordetzen ditu:
- IP helbidea
- Aplikazioko nabigazio-datuak (aplikazioa eta webgunea nola erabiltzen dituzun jakiteko).
- Kokapen geografikoa (IKEA taldearen aplikazioak zure kokapena ezagutzea onartzen baduzu soilik gordeko dugu informazio hori). Kasu horretan, beraz, zure baimena behar dugu.
3. Erabaki automatizatuak
Datuen tratamendu honen bidez ez dugu hartzen zuregan eragin esanguratsua izango lukeen erabaki automatizaturik.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?
Kasu batzuetan, zure datuak hirugarrenei ematen dizkiegu (beharrezkoa denean bakarrik). Kasu batzuetan kanpoko zerbitzu-hornitzaileekin egiten dugu lan. Hornitzaile horiek dagozkien zerbitzuak emateko baino ezin dituzte zure datuak erabili. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere.Beharrezkoa denean, honako hirugarren hauek ezagut ditzakete zure datuak:
- IKEA taldeari zerbitzu ematen dioten eta zerbitzu hori emateko datuak atzitu behar dituzten enpresak.
- INGKA taldeko enpresak, besteak beste: IKEA IT AB, IKEA Services B.V, IKEA Retail Services AB eta IKEA Business Service Center. Hala ere, hitzarmen egokiak sinatu ditugu zure datu pertsonalak babesteko tratamendu-arduradunak bezala jokatzen duten enpresa hauekin.
5. Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?Zure datu pertsonalak jatorriz horiek eskatzean genuen helburua bete arte gordeko ditugu, eta legez aplikagarriak diren epeak bete arte.
6. Zure eskubideak erabiltzea.Zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, horiei aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubidea duzu, bai eta lehendik emandako baimena atzera botatzeko ere.
Horretarako, eskutitza bidali behar duzu helbide honetara: IKEA IBERICA S.A.U. Avda. Matapiñonera 9, 28703 San Sebastian de los Reyes, Madril; edo, bestela, eskaera bidali ahal diguzu formulario elektroniko honen bidez:
ARSOPOL eskubideak. Halaber, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko. https://www.aepd.es webgunean dituzu harremanetan jartzeko informazioa eta jarraibideak.
IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du. Berarekin harremanetan jartzeko, idatzi
[email protected] helbidera.
7. Pribatutasun-politikako aldaketak
IKEA-k dokumentu hori etorkizunean egunera dezake. Argitaratze-data behealdean adierazten da. Teknologiaren arloan izandako aldaketek, legediak edo agintarien aholkuek burutuko ditugun jardueren berri ematera derrigortu gaitzakete, zure pribatutasun-eskubideetan eragina baldin badute. Kontsultatu orri hau noizean behin, aldaketa guztien berri duzula ziurtatzeko.
2023-04-04
IKEA FAMILY TALDEAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA
1. Datuen arduraduna
IKEA IBERICA S.A.U.Matapiñonera etorbidea 9
28703 San Sebastián de los Reyes
Madril
IFZ: A28812618
2. Zer nolako informazioa gordetzen dugu eta zertarako?IKEA Family programaren Erabilera Baldintzekin bat etorriz, IKEA taldeak honako datu hauek gordetzen ditu zure IKEA Family kontua kudeatzeko:
- Abizena
- Izena
- Helbide elektronikoa
- Helbidea
- Posta-kodea
- Hiria
- Gustukoen duzun denda
- Telefono-zenbakia
- Zure erosketa-historia
Horiek guztiek IKEA taldeari azpian adierazitakoak egitea ahalbidetzen diote:
IKEA Family fidelizazio-programan zu erregistratzea
IKEA Family txartela bidaltzea (posta elektroniko edo SMS bidez)
programaren abantailak zure eskura jartzea (kupoiak, eskaintza bereziak, sustapenak, kupoiak eta bermeak)
ekitaldietarako izena eman duten pertsonekin harremanetan jartzeko eta haien partaidetza identifikatzea (adibidez: erregistroa baieztatzeko, gogorarazpenak bidaltzeko, erregistroa ezerezteko eta abar)
Gogoratu ematen dizkiguzun datuak zuzenak eta egokiak izan behar direla. Ematen dizkiguzun datuak faltsuak, okerrak, osagabeak edo eguneratu gabeak badira, erabiltzailea izango da horrek eragin ditzakeen kalteen erantzulea, eta bezeroak kontratatutako zerbitzuak edo izenpetutako beste edozein kontratu deuseztatzeko eskubidea beretzat gordeko du IKEA-k, Zuzenbidearen arabera egokiak diren ekintzak burutzeaz gainera.
Horrez gain, IKEA taldearen interes legitimotik abiatuta, eta, IKEA Family taldeko kidea zarenez gero, zurekin modu eraginkor eta erakargarrian harremanetan jartzeko, IKEA taldeak beste datu hauek ere gordetzen ditu:
- zure kontuko jarduerak;
- generoa
- IP helbidea
- Aplikazioko edo webguneko nabigazio-datuak (aplikazioa eta webgunea nola erabiltzen dituzun, eta, bereziki, saskian sartu dituzun produktuak)
- Geolokalizazioa (IKEA taldearen aplikazioak zure kokapena ezagutzea onartzen baduzu soilik gordeko dugu informazio hori)
3.Erabaki automatizatuak
Datuen tratamendu honen bidez ez dugu hartzen zuregan eragin esanguratsua izango lukeen erabaki automatizaturik.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?IKEA taldeak datuak partekatzen ditu taldeari zerbitzuak eskaintzen dizkioten eta IKEA Family Fidelizazio-kluba behar bezala kudeatzeko datuen irispidea izan behar duten enpresa ezberdinekin, zeinekin datuak babesteko beharrezko babesak dauzkaten kontratuak sinatzen ditugun: publizitatea bide ezberdinetatik bidaltzen duen enpresa, IKEA Family klubeko bezeroak aztertzera laguntzen gaituzten sektore ezberdinetako enpresak eta IKEA taldeko enpresak (Europar Batasunean kokatuta), Fidelizazio-klubaren datu-basea behar bezala kudeatzeko.
Halaber, zerbitzu hobea eskaintzeko, zure datu pertsonalak Europar Batasunaren barruan zein Batasunetik kanpo transferitu daitezke honako helburuetarako: Arau Korporatibo Lotesleak (AKL) dauzkan hornitzaile baten bidez informazio komertziala bidaltzeko eta artikuluak balioztatzeko erreminta (Rating and Reviews) erabiltzearen kasuan, Kontratuko Klausula Estandar Babespean.
5. Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?Zure datuak behar beste denboraz gordeko ditu IKEA-k, datuen tratamendutik ondorioztatzen den lege-betebeharren bat bete ahal izateko, datuak gordetzeko IKEA-ren politiken arabera.
IKEA Family kontua erabiltzen ez baduzu, edo kontua erabiltzeari uzten badiozu, zure IKEA Family kontua ezabatuko dugu, erabiltzen ez duzula egiaztatzen dugunetik bost urte igarotzen direnean.Zuri buruz gordetzen dugun informazioa gure datu-baseekin alderatu eta parekatu daiteke.
Horrek kudeaketa egokia bermatzeko eta datuak aurrez adierazi dizkizugun helburuetarako erabiltzeko aukera ematen digu.
6. Zure eskubideak erabiltzea.
Zuri buruzko zein datu ditugun jakin nahi baduzu, datuak aldatu, ezabatu edo aurreikusitako helburu batzuetarako erabil ez daitezen nahi baduzu, zure datu pertsonalen tratamendua mugatu nahi baduzu (hala bada, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik defendatzeko bakarrik erabiliko ditugu) edo datuen eramangarritasuna burutu nahi baduzu; edo, bestela, eskaera bidali ahal diguzu formulario elektroniko honen bidez:
ARSOPOL eskubideak. Halaber, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko. https://www.aepd.es webgunean dituzu harremanetan jartzeko informazioa eta jarraibideak.IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du.
IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du. Berarekin harremanetan jartzeko, idatzi
[email protected] helbidera.
7. Pribatutasun-politikako aldaketak
IKEA-k dokumentu hori etorkizunean egunera dezake. Argitaratze-data behealdean adierazten da. Teknologiaren arloan izandako aldaketek, legediak edo agintarien aholkuek burutuko ditugun jardueren berri ematera derrigortu gaitzakete, zure pribatutasun-eskubideetan eragina baldin badute. Kontsultatu orri hau noizean behin, aldaketa guztien berri duzula ziurtatzeko.
2023/04/04
IKEA KONTUAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA
1. Datuen arduraduna
IKEA IBERICA S.A.U.
Matapiñonera etorbidea 9
28703 San Sebastián de los Reyes
Madril
IFZ: A28812618
2. Zer nolako informazioa gordetzen dugu eta zertarako?IKEA taldeak, erabilera baldintzekin bat etorriz, honako datu hauek gordetzen ditu zure kontua kudeatzeko:
- Abizena
- Izena
- Helbide elektronikoa
Hala, honako hauek egin ditzakezu:
- IKEA profila sortu
- IKEA.com webgunean edo IKEA taldearen aplikazioaren bidez produktuak eta zerbitzuak erosi, erosketa berria egiten duzun bakoitzean datu pertsonalak eman beharrik gabe.
- Nahien, gogoko produktuen eta planifikatzaileen zerrenda gorde
- Produktuak baloratzeko gonbidapenak jaso
- Behar denean, zurekin harremanetan jarri zure IKEA profilari lotutako gaietarako, zuk emandako datuen bidez
Zer egiten dugu ematen diguzun informazio pertsonalarekin?
- Posta elektronikoz marketineko edukiak bidaltzeko baimena eman badiguzu, zuretzat baliogarriak izan daitezen saiatuko gara. Adibidez, aurretik egin dituzun erosketetan, webgunean ikusitako produktuetan eta kontuan gorde dituzun plan edo zerrendetan oinarritu ahal gara mezu elektronikoak bidaltzeko.
- IKEA dendetako eta webguneko erosketa-ohiturak eta erosketen historia aztertu, IKEA produktu eta zerbitzuen eskaintzak bidaltzeko, eta eskaintza pertsonalizatu eta hobetuak bidali ahal izateko profil automatizatuak sortzeko.
- IKEA taldeko produktu eta zerbitzuei buruzko inkestak bidali.
- Zuri buruz dugun informazioa oinarri hartuta zure lehentasunetara egokitutako informazioa eman, eta zure nabigazio-patroiei egokitutako IKEA produktuen iragarkiak aurkeztu.Zure IKEA kontuaren bidez bildu ditugun datuak erabili ahal ditugu webgunean funtzionalitateak eskaintzeko, hala nola, erosketa-zerrendak eta planak (adibidez, sukaldea edo armairua) sortzea, edo saio batetik bestera produktuak saskian gordetzea; bai eta IKEA-ko erosketak ahalik eta gehien errazteko, entrega egiteko datuak gordez, eta webguneko edukiak eta posta elektronikoz bidalitako publizitatea pertsonalizatzeko, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen produktuak gomendatze aldera.
Horrez gain, IKEA-k, bere interes legitimotik abiatuta, bere webgunea eta aplikazioa hobetzeko, erabilera-patroiak identifikatzeko eta azterketa estatistikoak egiteko, beste datu hauek ere gordetzen ditu:
- IP helbidea
- Aplikazioko nabigazio-datuak (aplikazioa eta webgunea nola erabiltzen dituzun jakiteko).Kokapen geografikoa (IKEA taldearen aplikazioak zure kokapena ezagutzea onartzen baduzu soilik gordeko dugu informazio hori).
-
3.Erabaki automatizatuak
Datuen tratamendu honen bidez ez dugu hartzen zuregan eragin esanguratsua izango lukeen erabaki automatizaturik.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?Kasu batzuetan, zure datuak hirugarrenei ematen dizkiegu (beharrezkoa denean bakarrik).
Kasu batzuetan kanpoko zerbitzu-hornitzaileekin egiten dugu lan. Hornitzaile horiek dagozkien zerbitzuak emateko baino ezin dituzte zure datuak erabili. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere.Beharrezkoa denean, honako hirugarren hauek ezagut ditzakete zure datuak:
- Posta-zerbitzuko langileak.Posta elektronikoa prozesatzen duten langileak.
- Inprimatzaileak.
- Banaketa-enpresak.
- Garraio-, biltegiratze-, muntaketa- eta instalazio-enpresak, baita gailuak jasotzen eta ingurumen-kudeaketaz arduratzen diren enpresak, hondakina biltzen dituztenak eta artikulu zaharrak desmuntatu eta erretiratzen dituztenak ere.
- Etxetresna elektrikoen zerbitzu teknikoaz arduratzen diren enpresak
-
- Ordainketa-hornitzaileak.IKEA-ren webgunearen erabilera IKEA-ren izenean aztertzen duten enpresak.
- IKEA-ren webgunea pertsonalizatzen duten enpresak.
- Bezeroen Arretarako Zerbitzua sare sozialen bidez erabilgarri egotea ahalbidetzen duten enpresak.
- IKEA taldeari zerbitzu ematen dioten eta zerbitzu hori emateko datuak atzitu behar dituzten beste enpresa batzuk.
-
- INGKA taldeko enpresak, besteak beste: IKEA IT AB, IKEA Services B.V, IKEA Retail Services AB eta IKEA Business Service Center. Hala ere, hitzarmen egokiak sinatu ditugu zure datu pertsonalak babesteko tratamendu-arduradunak bezala jokatzen duten enpresa hauekin.
- Datuak zerbitzuen hornitzaileari transferituko zaizkio, Amerikako Estatu Batuetara, produktuen balorazioak Kontratuko Klausula Estandarra erabiliz egiten badira.
5. Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?Zure datu pertsonalak jatorriz horiek eskatzean genuen helburua bete arte gordeko ditugu, eta legez aplikagarriak diren epeak bete arte.
6. Zure eskubideak erabiltzea.Zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, horiei aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubidea duzu, bai eta lehendik emandako baimena atzera botatzeko ere.
Horretarako, eskutitza bidali behar duzu helbide honetara: IKEA IBERICA S.A.U. Avda. Matapiñonera 9, 28703 San Sebastian de los Reyes, Madril; edo, bestela, eskaera bidali ahal diguzu formulario elektroniko honen bidez:
ARSOPOL eskubideak. Halaber, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko. https://www.aepd.es webgunean dituzu harremanetan jartzeko informazioa eta jarraibideak.IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du.
IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du. Berarekin harremanetan jartzeko, idatzi
[email protected] helbidera.
7. Pribatutasun-politikako aldaketak
IKEA-k dokumentu hori etorkizunean egunera dezake. Argitaratze-data behealdean adierazten da. Teknologiaren arloan izandako aldaketek, legediak edo agintarien aholkuek burutuko ditugun jardueren berri ematera derrigortu gaitzakete, zure pribatutasun-eskubideetan eragina baldin badute. Kontsultatu orri hau noizean behin, aldaketa guztien berri duzula ziurtatzeko.
2023/04/04
PRIBATUTASUN-POLITIKA: EROSKETAK
1. Datuen arduraduna
IKEA IBERICA S.A.U.Matapiñonera etorbidea 9
28703 San Sebastián de los Reyes
Madril
IFZ: A28812618
2. Zer nolako informazioa gordetzen dugu eta zertarako?IKEA taldeak, erosketa-formularioaren bidez, honako datu hauek jasoko ditu, salmenta-baldintza orokorrekin bat:
- Abizena
- Izena
- Helbidea
- Posta-kodea
- Hiria
- Helbide elektronikoa
- Telefono-zenbakia
Datuak prozesatzearen helburua da IKEA taldearen aplikazio edo webgunearen bitartez eskatu dituzun produktuak eta zerbitzuak (adibidez, entregak) eman ahal izatea.Horiek guztiek IKEA taldeari azpian adierazitakoak egitea ahalbidetzen diote:
-
- ordainketak jasotzea
- zure eskaerak prestatzea
- produktuak entregatzea
- eskatutako zerbitzuak ematea
- erosketak fakturatzea
- saldu ondoko zerbitzua ematea
Datuok, halaber, analisi estatistikoak egiteko ere erabiliko ditugu. Horretarako, datu-tratamendua egiteko, IKEA-k bere interes legitimoa hartzen du lege-oinarritzat. Analisi estatistiko horiei esker, IKEA-k webgunea eta aplikazioa hobetu ditzake.Gainera, bere interes legitimoaren arabera, eta bai webgunea bai aplikazioa hobetzeko, erabilera-patroiak identifikatu eta analisi estatistikoak egite aldera, IKEA-k beste datu hauek ere gordetzen ditu:
- IP helbidea
- Aplikazioko eta webguneko nabigazio-datuak (aplikazioa eta webgunea nola erabiltzen dituzun jakiteko)
- Geolokalizazioa (IKEA taldearen aplikazioak zure kokapena ezagutzea onartzen baduzu soilik gordeko dugu informazio hori)
3. Erabaki automatizatuak
Kreditu-txartelarekin ordaintzen baduzu, iruzurraren aurkako egiaztapena egin genezake; horretarako, kreditu-txartela iruzur-transakzioetarako erabiltzen ari den edo erabil daitekeen aztertuko dugu. Hori egiteko, besteak beste, honakoa hartzen dugu kontuan: kreditu-txartela zein herrialdetan jaulki zen, zure posta-kodea zein den eta zure jatorri-herrialdea zein den. Kasu honetan, erabaki hau modu automatizatuan hartzen dela jakinarazten dizugu. Legezko oinarria kontratua egikaritzea da, erosketa-prozesuan beharrezko kudeaketa baita. Kreditu txartela iruzur-transakzioetarako erabiltzen ari dela edo erabil daitekeela hautematen badugu, horren berri emango dizugu, eta ezingo duzu kreditu txartel horrekin online eskaera gauzatu; horren ordez, beste ordainketa-metodo bat erabili beharko duzu. Kasu honetan, egiaztapen automatiko bat egingo dela jakinarazten dizugu.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?Kasu batzuetan, zure datuak hirugarrenei ematen dizkiegu (beharrezkoa denean bakarrik).
Kasu batzuetan kanpoko zerbitzu-hornitzaileekin egiten dugu lan. Hornitzaile horiek dagozkien zerbitzuak emateko baino ezin dituzte zure datuak erabili. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere.Beharrezkoa denean, honako hirugarren hauek ezagut ditzakete zure datuak:
- Posta-zerbitzuko langileak.Posta elektronikoa prozesatzen duten langileak.
- Inprimatzaileak.
- Banaketa-enpresak.
- Garraio-, biltegiratze-, muntaketa- eta instalazio-enpresak, baita gailuak jasotzen eta ingurumen-kudeaketaz arduratzen diren enpresak, hondakina biltzen dituztenak eta artikulu zaharrak desmuntatu eta erretiratzen dituztenak ere.
- Etxetresna elektrikoen zerbitzu teknikoaz arduratzen diren enpresak
-
- Ordainketa-hornitzaileak.IKEA-ren webgunearen erabilera IKEA-ren izenean aztertzen duten enpresak.
- IKEA-ren webgunea pertsonalizatzen duten enpresak.
- Bezeroen Arretarako Zerbitzua sare sozialen bidez erabilgarri egotea ahalbidetzen duten enpresak.
- IKEA taldeari zerbitzu ematen dioten eta zerbitzu hori emateko datuak atzitu behar dituzten beste enpresa batzuk.
-
- INGKA taldeko enpresak; besteak beste: IKEA IT AB, IKEA Services B.V, IKEA Retail Services AB eta IKEA Business Service Center. Akordioak sinatu ditugu enpresa horiekin, eta haiek arduratzen dira datuak tratatzeaz, zure datu pertsonalak babesteko.
- Jakinarazten dizugu Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko hornitzaile batekin lan egiten dugula.
Hornitzaile horrek online erosketak kudeatzeko eta ordainketetan iruzurra saihesteko baino ez ditu erabiliko zure datuak. Hornitzaile horrekin klausula-eredua sinatu dugu, atzitzen dituzten datuak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.
5. Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?Zerbait online erosten baduzu, transakzioaren datuak erregistratuko dira, ordainketa prozesatu ahal izateko.
Zerga-ondoreetarako, erosketaren xehetasunak hamar urtez gorde behar ditugu, nahitaez. Salgaiak entregatu ahal izateko zure bidalketa-helbidea behar dugu, baita helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia ere, entregaren nondik norakoen berri emateko. Zure erosketei buruzko datuak ere gordetzen ditugu, bermeari buruzko edozein galderari erantzun ahal izateko, baita produktuari buruzko beste edozein galdera edo kexari erantzuteko eta IKEA taldean zerbait erosi duzula frogatzeko ere. Gutxienez bost urtez gordeko ditugu datu horiek.
6. Zure eskubideak erabiltzea.Zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, horiei aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubidea duzu, bai eta lehendik emandako baimena atzera botatzeko ere.
Horretarako, eskutitza bidali behar duzu helbide honetara: IKEA IBERICA S.A.U. Avda. Matapiñonera 9, 28703 San Sebastian de los Reyes, Madril; edo, bestela, eskaera bidali ahal diguzu formulario elektroniko honen bidez:
ARSOPOL eskubideak. Halaber, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko. https://www.aepd.es webgunean dituzu harremanetan jartzeko informazioa eta jarraibideak.IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du.
IKEA taldeak Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du. Berarekin harremanetan jartzeko, idatzi
[email protected] helbidera.
7. Pribatutasun-politikako aldaketak
IKEA-k dokumentu hori etorkizunean egunera dezake. Argitaratze-data behealdean adierazten da. Teknologiaren arloan izandako aldaketek, legediak edo agintarien aholkuek burutuko ditugun jardueren berri ematera derrigortu gaitzakete, zure pribatutasun-eskubideetan eragina baldin badute. Kontsultatu orri hau noizean behin, aldaketa guztien berri duzula ziurtatzeko.
2023-04-04
Cookie-ak
Cookie-ak erabiltzen ditugu (propioak eta hirugarrenenak) publizitate helburuekin eta edukiak pertsonalizatzeko, webgunean nabigatzean dituzun ohituren arabera profilak sortze aldera; hala, adibidez, eduki pertsonalizatuak erakutsiko dizkizugu. Horrez gain, cookie analitikoak erabiltzen ditugu, webgunea nola erabiltzen duzun jakiteko, bere funtzionamendua ebaluatze eta hobetze aldera; bai eta errendimendu cookie-ak ere, adibidez, txataren bidez laguntza eman ahal izateko. Cookie guztiak onartzeko, sakatu “Onartu”; ezarpenak aldatzeko edo cookie-en erabilerari uko egiteko, baliatu IKEA taldearen webguneko bannerra. Cookie-en politikaren xehetasunak ezagutzeko eta IKEA taldeak zure nabigazio-datuak bere webgunean (
www.IKEA.com), sakelako telefonorako bertsioan edo aplikazioan (denak batera, "Webgunea") zein baldintzatan hartzen eta erabiltzen dituen jakiteko, irakurri
Cookie-en politika.
2023-04-04