Ura nola aurreztu: tanta bakoitzak axola du

Ba al zenekien, planetako uraren % 3 baino gutxiago ez dela ur gozoa? Daukagun errekurtso naturalik garrantzitsuena da eta hori alferrik galtzea saihestea. Horregatik garrantzitsua da txikitatik txorrota ixterako orduan arduratsuak izaten ikastea. Etxean guztiek ura aurrezteko, aholku batzuk eman nahi dizkizugu, aurrera eramatea erraza direnak. Etxetik atera gabe eta keinu txikiekin ingurumena zain dezakegu eta gainera, gure fakturetan ere dirua aurreztu!

Ura aurrezteko grifoak

Etxeko txorrot guztiak aldatzeagatik has gaitezke, txorrot berri batzuek ur gutxiago gastatzen lagunduko gaituzte. Nola izan daiteke? IKEA dendan eskaintzen ditugun sukaldeko txorrotek % 30 murrizten dute ur-kontsumoa eta bainugelarako direnek, berriz, % 40. Ontzi-garbigarri eta garbigailuen efizientzia energetikoa ere hobetu dugu, ur gutxiago kontsumitu dezaten.


Sukaldean ur gutxiago xahutzeko osagarriak

Egunero platerrak eskuz garbitzea ur gehien xahutzera garamatzan gauza bat da. Horregatik, txorrota irekita utzi beharrean, GRUNDVATTNET harraskarako osagarriak garatu ditugu.
Osagarri horiek janariak ura aurreztuz garbitzea eta prestatzea ahalbidetzen dute. Amaitzen duzunean, osagarriak pilatu eta erabiltzen dituzun arte hor utzi.


Etxean ura aurrezteko aholkuak

Zure ur-fakturan aurrezteko osagarriak ematen dizkizugun arren, zure eskuan baino ez dauden gauzak daude. Zure eskuetan eta guztion eskuetan. Ohitura, keinu, kontzientziazio eta heziketarekin, ura bezain garrantzitsua den elementu bat aurreztea gure egunaren parte izan daiteke. Hona hemen etxean ura aurrezteko aholku sinpleak!

Ura berrerabili

Aprobetxatu barazkiak garbitzeko erabilitako ura landareak ureztatzeko.

Noiz ureztatu?

Goiz-goiz edo gauean, bero egiten duen orduak saihestuz ura lurrundu ez dadin.

Bainatu beharrean dutxatu zaitez

Dutxa motzak! Dutxan 15 minutu baino gehiago ematen badituzu, 150 litro gastatuko dituzu: bainu batean baino gehiago.

Mundo jasangarriagoan heztea

Oinarrizkoa da edozein ohitura ona txikitatik ikastea. Hala, hazten garenean, gure egunaren parte izango dira. Seme-alabak badituzu, ona izango litzateke uraren garrantzia erakutsiko bazeniete eta txorrota itxi dezaten ura ez dutenean erabiltzen. Gainera, zu ere eredu bazara, haientzat askoz errazagoa izango da ohitura onak haien etxera ere eramatea.