Nola birziklatu eta ez alferrik galdu janaria, aurrezteaz gain, jasangarriagoa izateko

Etxean birziklatzeko aholkuak

1) Hiru erreen erregela

«BBM» ezagutzen duzu? Bizitzeko modu jasangarri bat osatzen dute: birziklatu, berrerabili eta murriztu. Ontzi, beira, plastiko eta hondakin organiko guztiak birziklatzea. Oihalezko poltsak, potoak eta elikagaiak ahal den neurrian berrerabiltzea. Sortzen dugun zabor kopurua murriztea, ontziratze jasangarri eta eraginkorra daukan janaria erosiz. Baina planeta zaintzeaz eta BBM egunero aplikatzeaz gain, diru asko aurreztuko duzu.

2) Ondo birziklatzeko trikimailuak

Denok birziklatu eta hondakinak murritz ditzakegu, bai etxeek baita enpresa handiek ere. Eta modu askotan egin dezakegu: zabor bakoitzerako zakarrontzi bat edo zakarrontzi bakoitzerako banatzaile bat erabiliz, hondakin-motei etiketak jarriz ondo identifikatzeko eta ez nahasteko, oihalezko poltsak edo beirazko potoak berrerabiliz.

Hona hemen etxean birziklatzeko ideia erraz gehiago

3) Etxe bakoitzerako birziklatzeko konponbideak

Birziklatzeko forma asko daudela badakigu: pertsona bakoitzak eta sukalde bakoitzean desberdin egiten da! Horregatik, pertsonalizatu daitekeen modulu-sistema bat sortu dugu. Leku gutxi hartzen du eta hondakinak modu praktiko batean prestatzera laguntzen zaitu. Ontziak erraz garraiatzen dira eta, estalkiei esker, usain txarrak ez du ihesik egingo.

Ikusi HÅLLBAR serieko produktu guztiak

Birziklatzeko plastikozko botilak dituen edukiontzia

Nola saihestu janaria alferrik galtzea

Zaborretara botatzen dugun janaria murriztea funtsezkoa da. FAOaren arabera, munduan ekoizten diren elikagaien heren bat alferrik galtzen da. Horrek esan nahi du 1300 milioi tona elikagai botatzen direla urtero. Askotan, erremediorik ez daukala oker uste dugulako botatzen dugu janaria, baina gauza asko daude egiteko, barneratu behar diren errutina asko, zaborretan bukatzen duten hondarren kopurua murrizten ikusten dugun arte. Txipa aldatu eta hauek bezalako errutina batzuk jarraitzea baino ez dugu:

1) Poto hermetikoak

Ikusten duguna jan ohi dugu. Supermerkatutik etorri bezain laster, gorde zerealak, pasta eta gainerako elikagai lehorrak markatutako ontzietan edo ontzi gardenetan, menuak errazago aukeratzeko.

Ikusi IKEA 365+ poto guztiak

2) Egin kontserbak eta ozpinetakoak

Gure KORKEN gamako edukiontziak gutxienez % 40 beira birziklatuzkoak dira, eta paregabeak dira etxean egiten dituzun kontserbak, marmeladak eta ozpinetakoak gordetzeko.

Ikusi KORKEN poto guztiak

3) Janaria prestatu eta aurreztu

Hondarrak oso ondo daude, baina nork nahi ditu bost egunetan jarraian dilistak afaldu? Prestatu aste osoko janaria eta gorde hondarrak izozkailuan gerorako.

Ikusi IKEA 365+ elikagaietarako ontzi guztiak

“Guk etsenpluaren bidez predikatu nahi dugu. Horregatik, IKEA denden janarien hondarrak saihesteko, 2020a baino lehen elikagaien hondarren % 50a murrizteko ekimen bat abiarazi dugu. Nola lortuko dugu? Denda guztietan baskula adimentsuak instalatzen, guk ekoizten ditugun elikagaien hondarren jatorria zenbatzeko eta erregistratzeko”.


Zergatik da garrantzitsua pilak birziklatzea

Hainbat tamainatako berriz kargatzeko pilen sorta idazmahaiaren gainean.

Beste aukera bat berriz kargatzeko pilak erabiltzea da, erabili eta botatzeko pilekin alderatuz, alternatiba jasangarriagoa dena: kontsumoa murriztuko duzu eta gutxiago botako duzu!

Berriz kargatzeko gure pilak 1.500 aldiz karga daitezke; horrez gain, energia-ahalmen ezberdinetakoak dauzkagu, gailu bakoitzerako egokienak aukera ditzazun. Adibidez, kamerako flashak energia asko kontsumitzen du istant batean, eta ordenagailuaren saguak berriz, kontsumo txikiagoa du, baina luzaroago. Horregatik, pila egokiak erabiltzen badituzu, hain sarri birkargatzea saihestuko duzu.

Pilen bizitza baliagarria amaitzen denean, gogoratu zure hiriko denda askotan aurki dezakezun garbigunera eramateaz. Ez bota inoiz zakarrontzira, asko kutsatzen baitute.

Pilak egunero erabiltzen dugun produktu bat dira, baina ba al zenekien asko kutsatzen dutela? Merkurioa edo beruna pilen osagarriak dira, baina baita beste metal eta substantzia kimiko batzuk ere. Etxe askotan, pilek hondakin organikoen zakarrontzietan amaitzen dute. Hala ere, praktika hori oso kaltegarria da gure planetarentzat eta gure osasunarentzat.

Beren arriskugarritasuna kontuan hartuta, gogoratu pilak beti erabilera honetarako dauden edukiontzietara botatzeaz. Zure auzoko denda batzuetan, supermerkatuetan edo autobusen markesinetan aurkituko dituzu.


“Planeta guztion etxea da eta guztion erantzukizuna da planeta zaintzea!”