2030. urterako, plastikozko produktu guztiak material birziklatuz edo berriztagarriz eginda

Emakume bat IKEA taldearen plastikozko ontzi batetik jaten, alboan plastikozko ur-botila garden bat duela.

2030. urterako, plastikozko produktu guztiak material birziklatuz edo berriztagarriz eginda

Plastikoa leku guztietan dago, hainbat arrazoirengatik. Material sendoa, iraunkorra, pisu txikikoa eta moldakorra da; eta, gainera, merkea. Baina plastikoa arduraz birziklatzen ez bada, ondorio larriak izan ditzake ingurumenean.

IKEA taldeak konpromisoa hartu du bai pertsonengan bai planetan eragin positiboa izateko. Gure xedea da 2030. urterako plastikozko gure produktu guztiak material berriztagarriz edo birziklatuz eginda egotea.

Dagoeneko plan bat jarri dugu martxan erabilera bakarreko plastikoa ordezteko, eta gero eta produktu gehiagotan plastiko jasangarria erabiltzeko.

IKEA taldearen produktuak, soilik material berriztagarriz eginak: janaria gordetzeko ontziak, kikarak, tutuak eta mahai-tresnak.

Erabilera bakarreko plastikoa pixkanaka bazter uztea

Erabilera bakarreko plastikozko produktuek, egoki birziklatzen ez badira, ekosistemak kutsatzen dituzte. Pertsonekin eta planetarekin hartu dugun konpromisoa dela eta, etxerako erabilera bakarreko plastikozko produktuak kenduko ditugu pixkanaka, eta espero dugu 2020rako bukatzea. Hor sartzen dira, adibidez, platerak, kikarak eta plastikozko tutuak. Gure jatetxe eta kafetegietan ditugun plastikozko produktuak —erabilera bakarrekoak— jasangarriagoak diren beste batzuekin ordeztuko ditugu.

Azido polilaktikozko (PLA) bolatxo zuri eta gardenak, material berriztagarriz eginak.

Ondo sentiarazten duen plastiko birziklagarria

Gure bezeroek atsegin dituzten plastikozko produktu jasangarriagoak eskaini nahi ditugu. Substantzia berriztagarriak —hala nola artoa, azukre-erremolatxa eta azukre-kanabera— erabiliz egindako produktuak dira; beraz, PLA plastikoak erakutsi du posible dela.

Haurrentzako produktuetarako plastiko perfektua

PLA plastikozko produktuak iraunkorrak eta seguruak dira; IKEA taldearen plastikozko produktu guztiak dira horrelakoak, baina PLA plastikoak eragin txikiagoa du ingurumenean. PLA askotariko produktuak egiteko erabil daiteke; adibidez, haurrentzako edo sukaldean erabiltzeko produktuetarako —bi kategoria horietan segurtasunak garrantzi berezia du—. HEROISK eta TALRIKA dira erabat PLA plastikoz egindako produktuen lehen serieak. Egokiak dira mikrouhin-labean eta ontzi-garbigailuan sartzeko, eta birzikla daitezke.

Berrerabili gure ISTAD poltsak

Gure ISTAD poltsak behin eta berriz ireki eta itxi daitezke. Orain, gainera, azukre-kanaberatik eratorritako material berriztagarri batez eginda daude batik bat (% 85). Iraunkorrak direnez eta nahi bestetan ireki eta itxi ahal direnez, ISTAD poltsak behin eta berriz erabil daitezke; beraz, oso erraza da plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea.

“Plastikoa material iraunkor eta merkea da, eta hainbat erabilera ditu. Ziurtatu behar dugu erabiltzen dugun plastikoa material berriztagarriz edo birziklatuz eginda dagoela.”

Alexander Grouleff, Plastiko birziklatuz eta berriztagarriz egindako produktuen proiektuko burua, IKEA of Sweden

Plastiko birziklatua hainbat modutara erabil daiteke

Zirkular izan nahi dugu zentzu guztietan. Birziklatutako materialekin lan egiteko bide berriak aurkitzea ezinbestekoa da, eta hondakinak baliabide gisa erabiltzea lagungarria da etorkizuna jasangarriagoa izateko. PET da munduan gehien birziklatzen den plastikoa, eta hainbat helburutarako erabil daiteke. Gure eskaintzan material birziklatuz edo berriztagarriz egindako produktuak txertatzean, espero dugu beste enpresa batzuk inspiratzea eta ildo beretik joatera animatzea. Azken finean, denon intereserako da!

Bi IKEA MEJLS lanpas gris zirkulu beltzen estanpatuarekin. PET plastikozko botila birziklatuak erabiliz eginda daude.

Utzi aztarna txikiagoa bai etxeko korridorean bai ingurumenean, plastiko birziklatuz egindako lanpasei esker. PET plastikozko sei botila behar dira MEJLS lanpas bakarra egiteko.

KUNGSBACKA sukaldeko aurrealde beltz mate bakoitza egiteko, PET plastikozko hogeita bost botila birziklatu behar dira. Hornitzaile batekin batera asmatutako materiala da.

“Aldaketa posible izateko, ezinbestekoa da elkarrekin lan egitea eta ekintzailetza sustatzea. Gure aldetik, konpromisoa hartu dugu elkarlanean aritzeko, materialen hornitzaileekin, bezeroekin eta kolaboratzaileekin.”

Torbjörn Lööf, CEO, Inter IKEA Group

Elkarlanean, emaitza hobeak

Material birziklatuz edo berriztagarriz egindako plastikoa erabiltzeko denbora behar dugu, eta jarduteko modua ere egokitu behar dugu; hala ere, konponbide berriak bilatzeko konpromiso irmoa hartu dugu. Bezeroei aukera eman nahi diegu material jasangarriz egindako produktuak aukeratzeko, etorkizunean berriz birziklatu ahal izango direnak. Batera jarduten badugu, emaitzak nabarmenagoak izango dira!

IKEA taldearen egitekoak plastikoari lotuta

  • 2030. urterako, material birziklatuz edo berriztagarriz egindako plastikoa soilik erabiliko dugu gure produktuetan
  • 2020. urtetik aurrera, ez dugu eskainiko erabilera bakarreko plastikoz egindako produkturik
  • ISTAD poltsen plastikoaren % 85 azukre-kanaberatik eratorritako material berriztagarri batez eginda dago.
  • PLA (azido polilaktikoa) plastikoa substantzia berriztagarrietatik eratortzen da; hala nola, artoa, azukre-erremolatxa eta azukre-kanabera