Eduki nagusira joan

Jolasteko ideia errazak, eta guretzako onurak

Zein motatako jolasak daude? Zeintzuk dira jolasaren onurak haurren garapenean? Eta zergatik da hain garrantzitsua umeen jolasteko eskubidea? Horrelako galderei erantzun nahi izan die IKEA taldeak Jolasari buruzko hiru txostenen bidez (berriena, 2017koa).

Haurrek marraztutako fantasiako pertsonaia berde dibertigarriak hondo horiarekin.
Haurrek marraztutako fantasiako pertsonaia berde dibertigarriak hondo horiarekin.
Zenbait nerabe beisbolean edo antzeko kirol batean jolasten ari dira, arratsaldez, landa-inguru batean.

Jolasaren bidez ikastea

Jolasari buruzko IKEA taldearen hiru txostenek mundu mailan inoiz jolasari buruz egin den ikerketarik zabalena osatzen dute. Datu eta ikerketa horietatik ikasi dugunak eragin zuzena du etxeko produktuak eta giroak diseinatzeko orduan, eta hor Haurren IKEA sartzen da, jakina.

Aita eta semea logelan daude, jolasean; aita ohean etzanda dago, gora begira, eskuak eta hankak goratuta, eta gainean haurra dago, hegazkina balitz bezala.

Jolasaren onurak

Egin dugun ikerketak erakutsi du jolasak elkar konektatzeko, sortzeko, birkargatzeko, ihes egiteko eta esploratzeko balio duela. ‘Jolasaren bost onura’ hauek direla eta, jolastea giza eskubidetzat hartu behar da, ez luxutzat. Eta onura horiengatik hain zuzen Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Biltzarrak azpimarratu du jolasa haur ororen eskubide unibertsala dela.


Danbor-arrada… Sarrera… IKEA taldearen Jolaserako Gida Txikia!

Jolas dezagun! kanpainarako, IKEA taldearen Jolasari buruzko 2017ko txosteneko ondorioak konprimatu ditugu IKEA Mini Play Guide izeneko gidan, jolasari buruz ikasi duguna partekatzeko ez ezik, etxean jolasteko zenbait ideia emateko ere, hori baita jolastokirik garrantzitsuena.

Umetan, jolasa erabiltzen dugu besteekiko harremana garatzeko. Nagusitzen garen heinean, boterea eta sormena garatzen ditugu, heldutasunetik. Baina horrek ez du esan nahi jolasteari uzten diogunik!

Roy Landsmaid, psikologoa

Mutiko bat eta bekokian katuaren maskara duen neskatila bat sofan eserita dauden, lasai, hizketan.

Nola jolastu

“Denok jolastu dugu txikitan, baina nagusitu ahala gero eta gehiago kostatzen zaigu, ” dio Mini Play Guide gidak, horregatik eskaintzen ditu “zenbait hazi, jolasteko ideia eta aukera berriak sortzeko.”

Jarraian ageri dira gidak barne hartzen dituen jolas mota batzuk, bakoitza ideia batekin.

Bi lagun mutiko bati aurpegia margotzen ari dira, dibertitzeko.

Estilo libreko jolasa

Zertan datza: Berehalakotasuna eta estrukturarik eza; haurrek jolasteko sortzen duten munduan murgiltzen gara.
Adibidez: Sukaldea – hartu eltzeak eta zartaginak, eta erabili jolasteko. Gogoratu, zarata ez da txarra!

Neskatila bat irribarrez dago, ezkutatzera jolasean, eta LJUSA linterna gorria du eskuan.

Eraikitzeko jolasa

Zertan datza: Haurrarekin zerbait sortzea, esploratzea, esperimentatzea eta arazoak konpontzea, eta gero batera ospatzea.
Adibidez: Hartu eraikitzeko materialak (itsasgarria, guraizeak eta abar) eta etxean botatzeko dituzun gauza garbiak proiektu berriri ekiteko.

Ama sukaldean dago, harrikoa egiten; bitartean, alaba girlanda bat egiten ari da.

Imitatzeko jolasa

Zertan datza: Pertsona helduek haurrei etxeko lanak egiten irakasteko jolas inspiratzailea, betiere modu dibertigarrian.
Adibidez: Errezeta errazak egin, haurrari parte hartzen utzita. Pisuaren ordez, erabili neurtzeko ontziak, etenak daudenean haurra ez aztoratzeko.

Ekialdeko herrialde batean, arratsaldez, zenbait neskatila korrikan dabiltza, jolasean, eskolako jolastokian.

Energia askatzeko jolasa

Zertan datza: Jolas fisikoa estresa kentzeko, aske korrika egiteko eta sozializatzeko. Energia erretzen da, endorfinak askatzen dira eta horrek poza eragiten du.
Adibidez: Antolatu kirol-txapelketa, adibidez, lasterketa hiru hankatan, zaku-lasterketa edo koilara eta arrautza eramateko lasterketa.

Mutiko bat LUSTIGT paper-biribilkiko irudi zuri-beltzak koloreztatzen ari da MÅLA margoekin.

Sozializatzeko jolas fisikoa

Zertan datza: Sormeneko jolasa irudimena erabiltzeko, arau eta betebeharretatik harago.
Adibidez: Marraztu espiralak eta kiribilak nahierara, arkatza paperetik altxatu gabe. Gero, koloreztatu marren artean geratu diren hutsuneak.

Mutiko eta neskato bana alfonbra berdean daude eserita, jolasean.

Jolas formala

Zertan datza: Berehalakotasun gutxiago eta egitura finkoagoa; jokalariek eguneko kezkak albo batera uzteko, erronka zehatzei aurre egiten dieten bitartean.
Adibidez: Multzokatzeko jolasak, adibidez, LATTJO bildumakoa, eskuekin duten trebezia eta nerbioak kontrolatzeko gaitasuna erakusteko!

Festetarako hiru girlanda koloretsu, “Jolas dezagun!” testuarekin banderatxo batzuetan.