Eduki nagusira joan

Columbaren historia IKEA taldean lan egiten

Hemen ez da inor baztertzen eta beti aurrera egiteko aukera ematen dizute

Columba - Venezuelatik dator eta salmenta-sailean egiten du lan

Egunero, milaka pertsonek bere jatorri-herrialdea utzi behar dute arraza, erlijio, herritartasun, ideia politiko edo gizarte-talde zehatz bateko kide izateagatik jazarri ahal dituztelako. IKEA taldean, pertsona hauek bere babesleku eta etorkizuna Espainian aurkitzea nahi dugu, enplegagarritasun-programaren bidez. Columbak IKEA Coruña dendan parte hartu zuen eta bere historia kontatu digu.

Columba - Errefuxiatua Espainian eta IKEA taldeko langilea

Columbak urte eta erdi darama Espainian. Asiloa eskatu zion Espainiako gobernuari Venezuelan sentitzen zituen beldurra eta segurtasun-gabeziagatik. Heldu zenean, gauzak ez ziren errazak izan, kalean lo egin behar izatearen beldur zen eta Accem erakundeak eskaini zion laguntza hartu zuen. GKE honek pertsona errefuxiatu eta migratzaileen bizi-kalitatea hobetzeko egiten du lan.

«Accem nire babeslekua izan da, niretzat familia bat da, nire arazoetaz eta egoerataz kezkatzen dira beti eta IKEA taldean lan egiteko aukera eman didate», azaldu digu.

GKE honek Columbari enplegagarritasun-programa honetan parte hartzeko aukera eman zion, IKEA dendetan garatzen den heziketa-proiektu bat. Proiektu honen helburua pertsona errefuxiatuen gizarteratzea eta laneratzea gure herrialdean bultzatzea da.

«IKEA taldean lan egitea erronka bat izan zen niretzat, gauza eta hitz berri asko ikasten nituen egunero. Hala ere, esperientzia hau zoragarria izan zen IKEA taldeko lankideen harrera eta adeitasunari esker, bereziki Marisari esker», azaldu digu Columbak. Bestalde, harrituta azpimarratu du langileak enpresaren barruan nola baloratzen diren: «Hemen ez da inor baztertzen, beti aurrera egiteko aukera ematen dizute eta guztiek garrantzia handia ematen diete planetari eta birziklatzeari».

Puchik, lagunek Columbari esaten dioten bezala, Espainiara iritzi zenean ez zela berarekin seguru sentitzen onartzen du, herrialde ezezagun batean jende ezezagunarekin baitzegoen. Baina IKEA taldean izan zuen lan-esperientziak beldur hori galtzen lagundu dio; garatu dituen trebetasun sozial eta laboral berriek aurrera egiten lagundu diote.

Errefuxiatua eta IKEA taldeko langilea

IKEA Coruñako lankideak, Ana, Belén eta Marisa, Puchirekin lanean aritu dira heziketa-prozesuan eta enplegagarritasun-programari buruz duten iritzia kontatu digute:

«Columbak bere historia kontatu zidanean, bigarren aukerek duten garrantziaz konturatu nintzen. Honen parte izateak oso berezi sentiarazten dit, oso proiektu polita da eta guztiok irabazten dugu», dio Marisak.

«IKEA taldeari eskerrak eman nahi dizkiot proiektu honen parte izateko eman didan aukeragatik eta niregan jarri duen konfiantzagatik. Oso esperientzia onuragarria eta humanoa izan da, oso proiektu polita izan da eta poz-pozik hartuko nuke parte berriro», esan digu Ana Belének.

Etorkizunerako begirada programa eta gero

Orain etorkizunari buruz hitz egin behar dugu eta Puchik argi dauka: bere ametsa lan egiten jarraitzea da baliabide gehiago edukitzeko bere gurasoei eta ahizpei lagundu ahal izateko, oraindik Venezuelan baitaude.

«Nire gurasoen falta sentitzen dut, baina etorkizun egonkor bat izan nahi dut Espainian, neure harri-koskorra ipiniz eta gogor lan eginez». Beharbada inoiz nire familia hona ekarri ahal izango dut. Eskerrak eman nahi dizkiet Accem erakundeari, IKEA taldeari eta herrialde honi. Gaur egun zoriontsu naizela esan dezaket hemen egoteagatik, hainbeste jende ona ezagutzeagatik eta aurrera egiten jarraitzeagatik», kontatu digu ilusioz beterik.

Puchi bere helburuak lortzetik hurbilago dago. Gaur egun gurekin lan egiten jarraitzen du.

Enplegagarritasun-programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu.