Saltatu
Menua

Argiztapen egokia ilunabarra familiarekin pasatzeko

Familia batuta egonda ere, zuetako bakoitza zeozer desberdina egiten egongo da, agian.​Kasu horietan, praktikoak eta atseginak diren argiztapen-mota desberdinak behar dituzue.

Familia bat etxean elkarrekin denbora pasatzen. NÄVLINGE sabaiko lanpara batek, ISBRYTARE mahai-lanpara batek eta NÄVLINGE lurzoruko lanpara batek gela argiztatzen dute.
Familia bat etxean elkarrekin denbora pasatzen. NÄVLINGE sabaiko lanpara batek, ISBRYTARE mahai-lanpara batek eta NÄVLINGE lurzoruko lanpara batek gela argiztatzen dute.

Argiztapen egokia ikuspegi orokor bat izateko

Hurrengo mugimendua pentsatzen ari zara? Sabaiko lanparek argiztapen bertikal egokia ematen dizute xake-materaino zenbat pauso dituzun ikus dezazun.

Ikusi sabaiko lanpara guztiak
Egongela batean, neska nerabe bat eta bere aita xakean jolasten ari dira. NÄVLINGE sabaiko lanpara batek jolasteko behar duten argiztapena ematen die.
Ikusi sabaiko lanpara guztiak

Argiztapen egokia hitzak topatzeko

Amak dio ez duela laguntzarik behar gurutzegrama osatzeko; behar duena argiztapen zuzena da, arreta hobeto mantentzeko.

Ikusi zutikako lanpara guztiak
NÄVLINGE lurzoruko lanpara bateko argiak gurutzegramako hitzak topatzen laguntzen dio BUSKBO besaulki batean eserita dagoen emakume bati.
Ikusi zutikako lanpara guztiak

Piztu giro lasaigarri bat sortzeko argiak

Etxean familiarekin lasai egon eta aldi berean lagunei idatzi? Sortu zeure lasaitasunaren ideia. Giroa sortzeko argi apur batek asko lagundu dezake.

Ikusi mahai-lanpara guztiak
Beira esmerilatuz egindako ISBRYTARE mahai-lanpara batek argi goxo bat igortzen du. Ondoan, kamiseta marradun bat daraman mutil nerabe bat lagunei idazten ari da.
Ikusi mahai-lanpara guztiak

Ametsak pizten dituen argia

Etxeko txikia bere hurrengo artelana sortzen ari denean hozkailuan pegatzeko, praktikoa eta atsegina den argiztapen leun eta epela behar du.

Ikusi zutikako lanpara guztiak
KLIPPAN sofa batean eserita dagoen neska txikiak bere marrazkian dauka arreta jarrita. Sofaren ondoan, zutikako lanpara bat dago SKAFTET oinarriarekin eta LERGRYN tuliparekin.
Ikusi zutikako lanpara guztiak