Eduki nagusira joan

Egongelan egoteko lekua

Ez dago zure parekorik, eta inork baino hobe badakizu zerk sentiarazten zaituen etxean. Erakutsi egongelan gustuko dituzun gauzak, eta gorde gainerakoa. Izan ere, zure isla izateaz gain, etxea zure euskarria ere bada.

Egongela moderno batean, beirazko armairuak, larruzko sofa marroia eta egurrezko kafe-mahai biribil ilunak.
Egongela moderno batean, beirazko armairuak, larruzko sofa marroia eta egurrezko kafe-mahai biribil ilunak.

Eragin handia daukan kafe-mahai txikia

Kafe-mahai bat alboko mahai gisa ere erabil daiteke. Toki nahiko baduzu, hautatu aukera hori.

Sofa leuntzeko kuxinak

Xehetasunetan dago koska. Leundu larruzko sofa felpazko kuxin eta ehunekin.

Beirazko armairuak gauzak erakusteko

Gogokoen duzuna ikusgai egongo da. Banatu eta pilatu objektuak arreta deitzeko eta zure bilduma erakusteko.

Ezkutuko biltegi dotoreak

Gorde era burutsuan besteek ikustea nahi ez dituzun gauzak biltegiratze-unitate batean. BESTÅ biltegiak zementu-efektua dauka estilo dotore eta garaikidea lortzeko.