Eduki nagusira joan

RINGHULT sukalde gris argien gida

Garbitzeko erraza den eta ukitu-industrial dotorea daukan sukalde minimalista batekin egiten duzu amets? Batu ezaugarri sofistikatuak eta praktikoak RINGHULT sukaldeko ate ezagun hauekin, eta eman giro garaikidea sukaldeari.

Sukalde gris batean, distira handiko RINGHULT tiradera-aurrealdeak eta ate gris argiak, sukalde-gaineko zuri bat eta erauzgailu beltz bat.
Sukalde gris batean, distira handiko RINGHULT tiradera-aurrealdeak eta ate gris argiak, sukalde-gaineko zuri bat eta erauzgailu beltz bat.

Muntatu zure ametsetako sukaldea

Sukaldeak hainbat forma eta tamainakoak izan daitezke, eta guztiok ditugu sukalde ezin hobearen gure ideia propioak. Horregatik da hain praktikoa METOD sukalde-sistema, zeina RINGHULT aurrealde gris argien atzean koka daitekeen. Armairuak hainbat tamainatan daude eskuragarri, zure beharren arabera konbina ditzazun.

Abiarazi IKEA sukalde-planifikatzailea
Abiarazi IKEA sukalde-planifikatzailea

25 urteko bermea doan

IKEA sukaldeak zure etxean eguneroko bizitzarako prest egoteko daude eginak. Egunero-egunero, urte askoz. Izan ere, METOD sistemaren kalitateaz horren ziur gaude, ezen 25 urteko bermea eskaintzen dugun.

Irakurri gehiago 25 urteko bermeari buruz
Irakurri gehiago 25 urteko bermeari buruz