Eduki nagusira joan

Nola erosi labe perfektua

Lurrun bidezko labea, aire behartuzkoa edo pirolitikoa

Zure beharretara ondoen egokitzen den labea aukeratzeko, honako hau hartu behar duzu kontuan:

1. Funtzioak

Nolako platerak prestatu ohi dituzu? Zenbat aldiz erabiltzen duzu labea? Labe soilak ditugu, erabiltzeko errazak, baina hainbat funtzio dituzten bestelako modelo modernoagoak ere bai.

2. Tamaina

Zenbat pertsonarentzat kozinatu ohi duzu? Hainbat tamainatako labeak daude (56 eta 72 litro bitartean), aldi bakoitzean kozinatzen duzun janari kopuruaren arabera aukeratzeko.

3. Estiloa

Zein da zure sukaldearekin ondoen ematen duen estiloa? Diseinu modernoa edo klasikoa nahiago duzu? Gustu guztietarako labeak ditugu.


Labe motak

ANRATTA aire behartuzko labea, altzairu herdoilgaitzezkoa

Aire behartuzko labeak

Egokiena sukaldaritza atsegin dutenentzat. Hainbat produktu kozina ditzakezu aldi berean, zaporeak nahastu gabe, haizagailuak beroa mugitzen eta banatzen baitu.

Aire behartuzko labea funtzio pirolitikoarekin

Aire behartuzko labeak funtzio pirolitikoarekin eta autogarbiketarekin

Ezin hobea kozinatu nahi duten, baina garbitzeko gogorik ez dutenentzat. Labe hauek aire behartuzkoen kozinatzeko funtzio berberak dituzte, baina, horrez gain, errazago garbitzen dira.

Altzairu herdoilgaitzezko lurrun bidezko labea

Aire behartuzko labeak lurrun-funtzioarekin

Ezin hobeak janari osasuntsua atsegin dutenentzat. Lurrun-funtzioaren eta aire beroaren konbinazioari esker, elikagaiek hobeto mantentzen dituzte mantenugaiak, kurruskari daude kanpotik, eta bigun barrutik.


Egosketa-funtzioak

Goiko eta beheko beroa ezin hobea da akabera kurruskaria lortzeko eta su txikian kozinatzeko.

Lurrun-funtzioarekin hezetasun- eta bero-maila ezin hobeak lortzen dira, elikagaiak kanpotik kurruskari egoteko, eta barrutik, berriz, heze eta bigun.

Funtzio pirolitikoarekin errazagoa da labea garbitzea. Botoi bakarra sakatu eta bai koipea bai janari hondakinak erretzen dira, errauts bihurtu arte; gero, zapi batekin garbitu besterik ez duzu.

Aire behartuak beroa sakabanatzen du, beraz, plater bat baino gehiago kozina dezakezu aldi berean, usainak nahastu gabe.

Grill funtzioarekin barazki eta haragi goxoak primeran gratinatuko dituzu, urre-kolore ederra lortu arte.

Ogia eta pizzak erretzeko funtzioari esker urre-koloreko oinarri kurruskaria lortuko duzu.

Gozogintzako funtzioarekin gozoki perfektu eta bigunak prestatuko dituzu.

Berotzeko programarekin janaria berotu dezakezu erre gabe.

Denbora gutxi baduzu, aurreberokuntza azkarra funtzioak arin berotuko du labea.

Azkar desizozteko funtzioak zazpi aldiz arinago desizozten du janaria.


Gure zerbitzuak

Finantzatu 10 hilabetetan interesik gabe

Finantzatu 10 hilabetetan interesik gabe!

Nahiago baduzu, labea finantza dezakezu. Horretarako, IKEA Visa txartela bakarrik behar duzu.

Etxetresna zaharra eramango dugu

Etxean zenuen labe zaharra eramango dugu!

Labe berria jasotzen duzunean, gu arduratuko gara zaharra eramateaz eta hura deuseztatzeaz.

365 egun dauzkazu erosketak itzultzeko

Eta iritzia aldatzen badut?

365 egun dituzu iritzia aldatzeko eta erosketak itzultzeko, edozein IKEA dendan edo etxean bertan.


Gure labeen ezaugarriak

KULINARISK aire behartuzko labea lurrun-funtzioarekin

Tamaina. 55 eta 72 litro bitartekoa izan daiteke, eta bost egosketa-funtzio arte izan ditzake, beraz, janari mordoa presta dezakezu.

MIRAKULOS labe pirolitikoa

Labainderei esker, janaria sartu eta atera dezakezu erre gabe. Bai eta janaria azkar atera ere,
tenperatura kontrolatzeko, mugitzeko edo olioa gehitzeko.

KULINARISK aire behartuzko labea haragirako termometro integratuarekin

Egosketa termometro integratua daukagu, haragia nahi duzun puntuan prestatzeko.

ANRATTA aire behartuzko labea funtzio pirolitikoarekin

Erloju integratua ezin hobea da kozinatu ahala denbora kontrolatu ahal izateko.

KULINARISK lurrun bidezko labea

Ukipen-kontrolak ukitu modernoa ematen dio sukaldeari, eta gainera, oso erraza da erabiltzea.

Labea hatz-marken kontrako akaberarekin

Hatz-marken kontrako akaberari esker altzairu herdoilgaitzezko gainazala garbi mantentzen da denbora luzez.

KULINARISK lurrun bidezko labea egosteko programa lehenetsiekin

Egosteko programa lehenetsiei esker, askotariko elikagai, plater eta errezetak presta ditzakezu, eta beti emaitza bikainak lortu.


Umeentzako segurtasun-gaiak

Labeetako ateek segurtasun blokeatze sistema dute, umeak babesteko sukaldean daudenean edo sukaldean laguntzen ari direnean.

Ba al zenekien labainderak dituzten labeak askoz praktikoagoak eta seguruagoak direla? Erre gabe sartu eta atera ahal duzu janaria, errazago helduko baitiezu laberako tresnei (betiere, laberako eskuzorroa jantzita). Gainera, denbora laburragoa behar duzu tenperatura kontrolatzeko, mugitzeko edo olioa gehitzeko.

Ba al zenekien labea garbitu eta berria balitz bezala mantendu ahal duzula ezer egin gabe? Funtzio pirolitikoak koipe eta janari hondakinak erretzen ditu, errauts bihurtu arte. Gero, zapi batekin garbitu besterik ez duzu.


Zure sukalderako inspirazioa