Eduki nagusira joan

Etxe txikia ikasteko, zaletasunetarako eta estilo pertsonalizatu bat sortzeko toki ugarirekin

Atera etekinik handiena etxe txiki bati biltegiratze-aukera egokiak hautatuz. Horrela, ez duzu aukeratu behar ikasteko tresna eta zaletasunen artean; dena izan dezakezu leku berean.

Etxe txiki batean, Idazmahai urdin iluna, ratanezko besaulkia, lanpara zintzilikari zuria eta olatu urdina duen margolana.
Etxe txiki batean, Idazmahai urdin iluna, ratanezko besaulkia, lanpara zintzilikari zuria eta olatu urdina duen margolana.

Bi idazmahairekin ikasteko toki aparta osatuko duzu

Bi idazmahai jarriz gero, ikasteko eta zaletasunetarako tokia edukiko duzu. Gainera, ALEX idazmahaiarekin, ez zara han hemenka ikusi ohi diren kable itsusiez kezkatuko. Kableak antolatzeko sistema integratuari esker, ez dira begi-bistan egongo, baina bai eskura.

Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak
Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak

Banbuzko biltegiak epeltasuna emateko eta apaintzeko

Biltegiratze bertikala aukerarik onena da etxe txiki batean, zoruari ez baitio tokirik kentzen. Baina zergatik konformatu horrekin? Estiloa eman diezaiokezu giroari banbu argiarekin eta apaingarrien nahasketa batekin.

Ikusi apalategi eta biltegiratze-unitate guztiak
Ikusi apalategi eta biltegiratze-unitate guztiak

Tiradera gau-mahai gisa ere erabil daiteke

Ez daukazu ohe ondoko mahai bat jartzeko lekurik? Erabili tiradera bat. ALEX biltegiek toki handia dute eskolako materialetarako eta jantzietarako; beraz, ohetik gertu dagoen tiradera bat horiek gordetzeko erabil dezakezu.

Ikusi tiradera-altzari guztiak
Ikusi tiradera-altzari guztiak

Ohe honetan eserita ere egon zaitezke

UTÅKER ohea, berez, bi ohek osatzen dute. Ohea bilduta dagoenean, sofa baten altuera bikaina dauka, eta horri esker, idazmahaiaren ondoan esertzeko toki gehiago izango duzu. Zuretzat edo zure zaletasunentzat izan daiteke, baita zure etxera ikastera doan lagunarentzat ere.

Ikusi ohe guztiak
Ikusi ohe guztiak

Sakonera txikia duten biltegiekin lekua ongi aprobetxatuko duzu

Sakonera txikia duten eta erregulagarriak diren arropa-errailek erabil ditzakezu jantziak eta zapatak ikusgai izateko, eta logela txiki bateko espazioa modu eraginkor batean erabiltzeko.

Ikusi gauzak biltegiratzeko eta antolatzeko aukera guztiak
Ikusi gauzak biltegiratzeko eta antolatzeko aukera guztiak