Eduki nagusira joan

Jangelako mahai bat erosteko 3 aholku

Jangelarako mahai bat erostea erabaki garrantzitsua da normalean. Azken finean, etxean gehien erabiltzen diren altzarietako bat da; besteak beste, jolasteko, lan egiteko eta, zer esanik ez, jateko. Hona hemen kontuan hartu behar dituzun 3 gauza zeure ametsetako jangelako mahaia aukeratzeko.

Gosaria prestatuta duen EKEDALEN mahai zuri bat, aulki beltzak ondoan dituela; bi lanpara beltz daude sabaitik zintzilik, eta haurren marrazkiak daude atzealdean ikusten den horman.
Gosaria prestatuta duen EKEDALEN mahai zuri bat, aulki beltzak ondoan dituela; bi lanpara beltz daude sabaitik zintzilik, eta haurren marrazkiak daude atzealdean ikusten den horman.

1. Tamaina: zenbat pertsona eseriko dira?

Halaber, kontuan hartu beharko duzu zertarako erabiliko duzun mahaia. Adibidez, jaten ari zarenean, platerak eta mahai-tresnak soilik edukiko dituzu edo janaria zerbitzatzeko hainbat erretilu ere izango dituzu? Pertsona bakoitzak 60 cm-ko leku bat behar du jateko eta, gutxienez, 80 cm-ko tokia izan behar du mahaiaren eta atzean duen edozer gauzaren artean; kasu honetan, zenbat eta toki gehiago izan orduan eta erosoago egongo zara. Ez baduzu behar adina leku jangelako mahai handi bat jartzeko, erabili mahai zabalgarri bat.

Ikusi jangelako mahai guztiak
Ikusi jangelako mahai guztiak

2. Forma: utzi gelari erabakitzen

Mahai angeluzuzenak ezin hobeak dira jangela zalapartatsuetarako eta eserlekuak bere azpian gordetzeko. Gainera, toki asko izango duzu mahaiaren 4 aldeak erabil ditzakezulako. Mahai biribil edo obalatuek gela handiago bat behar dute normalean, baina izugarri dotoreak dira gela karratu batean jartzen badituzu, eta jende gehiago eser daiteke mahaiaren inguruan. Mahai karratuak apartekoak dira elkarrizketa atsegingarriak izateko, jendea aurrez aurre dagoelako.

Ikusi jangelako mahai guztiak
Ikusi jangelako mahai guztiak

3. Materiala: aukeratu zure bizimoduarekin bat datorrena

Haurrak badituzu edo jangelako mahaia idazmahai gisa erabili nahi baduzu, aukeratu material iraunkor bat; besteak beste, zur tinkoa, hostozabalen zur xafla sendoak edo melamina. Zurezko azala duten jangelako mahai guztiak laka sendo batekin tratatu ditugunez, mahaiaren azalak urratuak jasango ditu eta ez du kolorea galduko; horri esker, ez duzu mahaia mantendu beharko hainbat urtez.

Ikusi jangelako mahai guztiak
Ikusi jangelako mahai guztiak