Eduki nagusira joan

Jangela pertsonalizatua

Mahai zabalgarriak, argiztapen-apaingarriak eta eserleku erosoek jangela atseginago egiten laguntzen dute, lagunak eta senideak gustura senti daitezen. Ez kezkatu norbaitek ezer isurtzen badu betegarri askoko SAKARIAS besaulkiaren gainean: zorroa ken diezaiokezu, eta garbigailuan sartu.

Jangela tradizionala, mahai beltza, armairu beix argiak, beso euskarridun aulki zuri-beltzak eta alfonbra marradunarekin.
Jangela tradizionala, mahai beltza, armairu beix argiak, beso euskarridun aulki zuri-beltzak eta alfonbra marradunarekin.

Biltegiratze-leku gehigarria behar duzunean

LOMMARP armairua edozein estilorekin dator bat, eta haren apal erregulagarriek erraztu egiten dute tokia zure beharretara egokitzea.

Ikusi armairu guztiak
Ikusi armairu guztiak

Egin lekua guztientzat

Estiloa eta erabilgarritasuna mahai berean: itxura tradizionaleko INGATORP mahaia oso erraza da (pertsona bakar batek) zabaltzeko, gonbidatu gehiago iristen direnerako.

Ikusi jangelako mahai guztiak
Ikusi jangelako mahai guztiak

Jarri arreta plater eta mahai-tresnetan

Afaldu dotoreziaz! STRIMMIG bildumak plater eta kaiku loredunak dauzka; Eskandinaviako landaredian eta sinpletasun japoniarrean daude inspiratuta.

Ikusi STRIMMIG seriea
Ikusi STRIMMIG seriea

Dotoretasunez betetako zorua

STOCKHOLM alfonbrak artilezko gainazal iraunkorra dauka, eta erraz jasaten du zikinkeria. Horri esker, bikaina da jangelako mahaiaren azpian jartzeko, noizean behin apurren bat edo beste edozer erortzeko aukera baitago.

Ikusi alfonbra guztiak
Ikusi alfonbra guztiak

Aldatu giroa argien bidez

ÅRSTID mahai-lanpararen ehunez egindako pantailari esker, argi lauso eta apaingarria sortzen da, eta horrek giro atsegina ematen dio jangelari.

Ikusi mahai-lanpara guztiak
Ikusi mahai-lanpara guztiak

Erakusteko moduko bizitza

Jarri oroitzapen kuttunenak eta apaingarriak beirazko ateen atzean, hautsik har ez dezaten.

Ikusi armairu guztiak
Ikusi armairu guztiak