Eduki nagusira joan

Pieza txikienentzako biltegi praktikoa

Zuri-koloreko IKEA STUVA sehaska eta sei tiraderetako modulua jostailuak eta peluxezko panda bat dituen haurtxoentzako logelan.

Haurtxoaren arropa gordetzeko, haurtxoa aldatzeko behar duzun guztia eta askoz gauza gehiago aurkitu ditzazun aholkuak eskaintzen dizkizugu. Honela, ez zara hainbeste estresatuko eta bizitzako plazer sinpleetaz gozatu ahal izango duzu.

Erabili osagarriak tiradera txikienetan galtzerdi txikiak eta txanoak galdu ez daitezen. Gorde tiradera sakonenak leku gehien betetzen duten artikuluentzat. Gorde zure haurtxoak behar duen guztia STUVA serieko altzarien bidez.

IKEA STUVA sehaska zuria ipuinak eta peluxeak dituzten bi tiraderekin.

Erabili sehaskaren azpian dagoen lekua ipuinak eta peluxeak gordetzeko eta eskura izateko. Lotarako ordua iristean, aktoretxo iletsuak gidoia jarraituz antzezlekura ateratzeko prest egongo dira.

Biltokia aldalekuan

Haurtxoa aldatzen ari zaren bitartean entretenitzeko era dibertigarriren bat behar duzu? Jarri txupeteak eta irudi dibertigarriak dituzten eskuoihal leun eta bigunak mahai osoan zehar.

Erabili estalkirik gabeko kaxak behar dituzun gauzak erraz hartzeko pixoihalak aldatzerakoan. Erabili kolore ezberdinetako kaxak barruan gordetzen dituzun artikuluen arabera. Era horretan, bilatzen ari zaren gauzak behar duzunean aurkituko dituzu. Aurrealde gardenari esker, barruan dagoena ikusi ahal izango duzu.