Eduki nagusira joan

Ziurtatu zure altzariak ez direla iraultzen

Inork ez du nahi bere etxean istripua gertatzerik. Altzari bat (komoda bat, esaterako) irauliz gero, kalte larria eragin diezaioke haur edo heldu bati. Hori ez gertatzeko, altzariak paretara finkatuta egon behar dira. Azpian, altzariak iraultzean sortzen diren istripuei buruzko informazio gehiago topatuko duzu, baita komodak paretara finkatzeari esker saihets daitezkeen istripuei buruz ere.

Paretatik bereizita dagoen komoda baten irudia. Komodaren alboan, tiradera guztiak zabaldu dituen haur bat. Ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Zergatik iraultzen dira altzariak?

Azpian arrazoietako batzuk marraztu ditugu. Kontuan izan, halaber, zoru malkartsu edo makurrak, alfonbra baten ertzak eta alfonbra bigun edo lodiek ezegonkortasuna sor dezaketela, eta ondorioz, istripuak gerta daitezkeela.

Paretatik bereizita dagoen komoda baten irudia. Komodaren alboan, tiradera guztiak zabaldu dituen gizon bat. Ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Zerbaiten bila ari zarenean, aldi berean tiradera bat baino gehiago irekitzea. Horrek eragiten duena da komodaren grabitate-zentroa altzariaren oinarritik at egotea; ondorioz, altzaria irauliko da.

Finkatuta ez dagoen komoda baten irudia. Goian, telebista bat eta jostailu bat. Haur bat tiraderetatik igotzen ari da, eskailerak balira bezala, eta komoda iraultzeko zorian dago.

Objektu bat hartzeko tiraderak erabiltzea, eskailera balitz bezala. Jostailuak edo antzeko objektuak goian jarriz gero, aukera gehiago daude haurrak igotzeko gogoak izateko.

Goian objektu pisutsuak jarriz gero, komoda iraultzeko arriskua handiagoa da.

Paretatik bereizita dagoen komoda baten irudia. Alboan, haur bat tiradera batetik tira egiten. Ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Jolasean tiradera batetik tira egitea edo bertatik zintzilikatzea.

Paretatik bereizita dagoen komoda baten irudia. Haur txiki bat tiradera batean eserita dago. Ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Jolasean tiradera batean esertzea.

Paretatik bereizita dagoen komoda baten irudia. Komodaren alboan, tiradera guztiak zabaldu dituen haur bat. Ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Jakin-mina asetzeko, tiradera guztiak aldi berean irekitzea. Horrek eragiten duena da komodaren grabitate-zentroa altzariaren oinarritik at egotea; ondorioz, altzaria irauliko da.

Paretatik bereizita dagoen komoda baten irudi bat. Horren aurrean, emakume bat belauniko, tiradera batean indarra egiten. Ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Tiradera batez laguntzea oreka mantentzeko edo lurretik altxatzeko.


Iraultzearen zientzia

Finkatu gabeko komoda baten grabitate-zentroa nola aldatzen den azaltzen duen irudia. Aldaketa horren ondorioz, komoda iraultzeko zorian dago.

Altzariak diseinatzen ditugunean, gure esku dagoen guztia egiten dugu ahalik eta egonkor eta seguruen izateko. Baina ezin ditugu fisikaren legeak gainditu. Esate baterako, grabitate-zentroa altzariaren oinarritik at badago, altzaria irauliko da hormara finkatuta ez badago. Edo irekitako tiradera batek palanka funtzioa egitea.

Palanka baten funtzionamendua azaltzeko irudia. Bertan, haur txiki bat eta beste haur nagusiago bat zabu batean jolasten ari dira.

Palanken fisikaren ondorioz, pisu arin batek ere grabitate-zentroa asko alda dezake. Hori da, hain zuzen ere, irekitako tiradera batean (edo irekitako ate batean) gertatzen dena. Beraz, haur txiki bat irekitako tiradera batean jesarri edo igotzen bada, komoda handi bat iraultzea eragin dezake, finkatuta ez badago, nahiz eta haurrak oso gutxi pisatu.

Finkatuta ez dagoen komoda baten irudia. Goian, telebista bat eta jostailu bat. Haur bat tiraderetatik igotzen ari da, eskailerak balira bezala, eta komoda iraultzeko zorian dago.

Haurrak eta iraultzeko arriskuan dauden komodak

Haurrek jakin-min eta sormen handia dute, eta beti ari dira ikasten eta gauzak aurkitzen. Hori dela eta, 1-7 urte bitarteko haurrek istripu gehiago edukitzeko joera dute. Eta txikienek (1-4 urte bitartekoak) larri zauritzeko arrisku handiena dute. Horregatik, komoda bat (eredua eta tamaina edozein direla ere) arriskutsua izan daiteke, paretara finkatuta ez badago. Askotan gertatu da haurrek tiradera bat (edo bat baino gehiago) irekitzea, bertara igo edo tiraderatik zintzilikatzea.

Paretatik bereizita dauden bi komoden irudiak, eta komoda bakoitzaren aurrean heldu bat (batean emakumea eta bestean gizona). Bi komodak iraultzeko zorian daude.

Helduak eta iraultzeko arriskuan dauden komodak

Helduok ere arriskuan egon gaitezke, ez haurrak soilik. Batzuetan, tiradera bat baino gehiago irekitzen dugu aldi berean. Beste batzuetan, tiraderen aurrealdean gauza gehiegi edo gauza pisutsuegiak jartzen ditugu. Kasu horietan, grabitate-zentroa altzariaren oinarritik at geratzen da, eta komoda iraultzeko arriskua dago. Halaber, tiradera batez laguntzea oreka mantentzeko edo lurretik altxatzeko altzaria erortzea eragin dezake.


Finkatu zure komoda modu erraz eta seguruan

IKEA-ko komoda bat erostean, muntaketa-jarraibideak bete behar dituzu, eta komoda finkatu atxikita doazkizun tresnekin. Erraz muntatzen dira, eta torloju zein takoak altzariarekin datoz. Komoda lekuz aldatu nahi baduzu edo etxebizitzaz aldatuko bazara, bete zuloak masillarekin.

Torloju baten irudia, igeltsuzko plaka ematen duen materialeko geruzan eta egurrean sartuta.
Torloju baten irudia, adreilua bezalako material solidoz egindako paretan sartuta. Torlojua paretan jarritako tako baten barruan dago.
Tako baten barruan dagoen torlojuaren irudia, igeltsua bezalako materialez egindako paretan sartuta.

IKEA produktuarekin datozen torloju eta takoak pareta sendo zein hutsetan erabil daitezke. Pareta sendoekin, erabili takorik gabeko torlojuak. Torloju edota tako gehiago behar badituzu, IKEA-k sorta batzuk ditu eskuragarri. Ez badakizu ziur zer behar duzun, eskatu aholku profesionala.

Erraz-erraza da!

Jakin nahi duzu nola finka dezakezun altzaria paretara?

Ikusi bideo labur hau.

    Bukatu baduzu eta bueltatu nahi baduzu komodarik aproposena aukeratzera, erabili beheko esteka hau.