Eduki nagusira joan

Nola jan modu jasangarriagoan

Janariak paper garrantzitsua dauka giza-osasunean eta ondorio handiak dauzka ingurunean, elikagaien ekoizpena, prozesamendua eta ezabapena direla eta. Landareetan oinarritutako elikagai zaporetsu, ekonomiko eta osasuntsuei esker, zure erara elika zaitezke eta karbono-aztarna gutxitu.

Laban bat abiadura handian tomateak eta tipula ebakitzen mozteko taula berde eta zuri batean, beste osagai eta tresnen alboan.
Video: Hamabi HUVUDROLL barazki-bola airean daude altzari herdoilgaitzezko zartagin distiratsu baten gainean; aurrealdean, horma beix bat dago.

Haragi-bolak ordezteko aukera berria

Askok dakite landare-jatorriko elikagaiek ingurumen-inpaktu txikiagoa daukatela haragizko produktu eta esnekiek baino. Maiz egoten gara oker aukera jasangarriago horiek zapore eta testura okerragoa daukatela pentsatzen dugunean.

Adibidez, guztiok badakigu IKEA-ko haragi-bolek zapore bikaina dutela, euren arrakastari begiratuta: mila milioi bola irensten dira urteko. HUVUDROLL barazki-bola landareekin sortutako aukera bat da eta haragijale sutsuenak ere ase ditzake. Izan ere, barazki-bolari hozkadatxo bat ematen badiozu, ez duzu haragi-bolarekiko alderik nabarituko. Gainera, % 4ko karbono-aztarna bakarrik dauka.

Zalantzati dauden horientzat, HUVUDROLL barazki-bolek frogatzen dute elikadura jasangarriagoa edukitzea zaporetsua eta elikagarria izan daitekeela.

Ikusi HUVUDROLLL barazki-bolak
Video: Bi HÅLLBAR zaborrontzi zuri, baten estalkia irekita dago eta atzeko planoko esku batek lata bat botatzen du.

Berrerabili zaborra

Bizimodu apala eduki arren, beti sortzen dugu janariari lotutako zaborra. Hala ere, azpiproduktu horiek kudea ditzakezu ingurunean daukaten eragina gutxitzeko.

Lorategirik edo balkoirik baduzu, konposta egin dezakezu sukaldeko soberakinekin, horiek zabortegira bidali ordez. Halaber, zergatik ez landatu barazkiak bestela zaborretara bota ohi dituzun sustrai horiek erabilita? Letxuga edo tipula baten azpialdea ur-ontzi batean ipin dezakezu eta behin sustraiak atera zaizkionean, lurrean landatu.

Janarien paketatzeari dagokionez –bilgarri, kartoi, poto eta lata horiek guztiak– denbora aurrez dezakezu eta etxea txukunago mantendu, material birziklagarri mota bakoitzerako edukiontzi bereizi bat ipinita. Aukera independente eta integratuen sorta zabala dago; esaterako, HÅLLBAR bilduma, zabor birziklatua bota bitartean dena txukun egon dadin.

Zeure burua zorion dezakezu behar ez dituzun material horiei beste aukera bat emateagatik.

Ikusi zaborrontzi guztiak
Video: Hainbat tamainetako zenbait janari-potoz osatutako pila bat, barruan fruta eta barazkiekin, animazio bidez gora eta behera mugitzen.

Ez xahutu, eta ez zaizu ezer faltako

Kalkuluen arabera, munduan ekoizten diren elikagaien heren bat botatzen da zaborretara urtero. Sukaldeko ohituretan aldaketa txikiak egiteak zifra handi hori gutxitzen lagun dezake.

Erosketak egiten dituzunean, iraungitze-data gertu edukitzeagatik azkar galduko diren produktuak eros ditzakezu. Horiek horrela, behin etxean zaudenean, produktuok poto gardenetan jar ditzakezu eta eskura eduki. Janari freskoak apur bat gehiago iraun dezake eta poto horiek erabilita elikagai horiek lehenengo jateaz oroituko zara.

Afariko soberakinak janari-edukiontzian gorde ditzakezu, zakarrontzira bota ordez. Hoztu edo izoztu egin ditzakezu, beste egunen batean otordua prest eduki dezazun. IKEA 365+ kristalezko edukiontziak labean erabil daitezke eta horri esker, janaria edukiontzi berean gorde, berotu eta zerbitza dezakezu. Horrek garbiketa ere gutxitzen du.

Ikusi ontzi eta janari-antolatzaile guztiak