Eduki nagusira joan

Nola aurreztu energia eta ura etxean

Etxe batean ur litro ugari xahutzen dira egunero, eta energia leihotik at ere joaten zaigu. Ez dago, ordea, dirua estolda-zulotik botatzeko beharrik. Etxeko ohiturei beste ikuspegi batetik begira diezaiekezu eta, hori eginez, fakturetako gastuak eta baliabide baliotsuen kontsumoa murriztu.

Eskuak USB bidezko bozgorailua deskonektatzen, irekita zegoen sukaldeko txorrota isten eta FUBBLA LED lanerako lanpara zuria itzaltzen.
Video: Esku bat TRÅDFRI urrutiko agintean, mahai-lanpara bat, zutikako lanpara bat eta sabaiko lanpara bat piztu eta itzaltzen.

Energia aurreztea dirua aurreztea da

Energia gutxiago erabil dezakezu – eta fakturak murriztu – argiztapena, berokuntza eta etxetresnetan aldaketak eginda.

LED argiek, adibidez, % 85 energia gutxiago kontsumitzen dute eta bonbilla goriek baino 20 aldiz gehiago irauten dute. Are gehiago aurrez dezakezu gelatik ateratzerakoan argiok itzalita; TRÅDFRI urruneko agintea erabilita oso erraza da. Berokuntzaren gastuak erraz murrizteko, estore termikoak edo errezel lodiagoak erabil ditzakezu tenperaturak behera egiten duenean.

Eta energia-gose den lehorgailu horrekin, zer? Arropak barra batean zintzilik lehortzen utz ditzakezu eta ez dira hainbeste higatuko.

Etxetresna elektrikoak beharrezkoak dira gaur egungo mundu modernoan, baina modelo berriagoek AA+ zigilua edo altuagoa daukate eta eraginkorragoak dira. Haratago joan nahi baduzu, eguzki-energiak etxeko elektrizitate-gastuak murritz ditzake, baita karbono-igorpenak ere.

Ikusi hari gabeko LED bonbilla guztiak
Video: Esku bat sukaldeko txorrota irekitzen; ondoren, ingurunea irekita dagoen dutxa batera aldatzen da eta esku batek beste modelo bateko sukaldeko txorrota bat ixten du.

Nola erabili ur gutxiago ahaleginik egin gabe

Munduko ur guztiaren % 3 baino gutxiago da edangarria. Beraz, zentzuduna da ura kontuz erabiltzea, bai ekonomiari zein inguruneari dagokionez. Zorionez, hainbat produktu modernok ura aurrezten lagun zaitzakete.

IKEA-ren txorrota eta dutxen bilduman, adibidez, estandarra da aireztagailu bat edukitzea ur-emari egokia mantentzeko. Horri esker, ateratzen den ur kantitatea murrizten da –% 50, komuneko txorrota batzuen kasuan– eta isuria zuk nahi moduan mantentzen du. Beraz, energia gutxiago erabiltzen duzu ura berotzeko; are gehiago, txorrotak hasieran ur hotza ateratzeko funtzioa badauka.

Gaur egungo ontzi-garbigailu eta garbigailuek “modu ekologikoa” eduki ohi dute, energia eta ur gutxi kontsumitzen duena. Izan ere, guztiz beteta dagoen ontzi-garbigailu batean ur gutxiago erabiltzen da ontzi horiek denak eskuz garbitzen badira baino.

Ikusi sukaldeko nahasgailu guztiak
Video: Esku bat ureztailua eusten irekita dagoen dutxa baten azpian; ondoren, eszena aldatu egiten da eta dutxan dagoen gizon baten buruan fokatzen da.

Gorde batzuk landareentzat ere

Ohiko etxe batean ur litro asko aurrez daitezke egunero, besterik gabe hortzak garbitu bitartean txorrota itxita. Edo entsalada bol batean garbituta, ur txorrotaren azpian garbitu ordez. Ondoren, etxeko landareak urezta ditzakezu ur horrekin. Halaber, dutxa berotu zain zauden bitartean, erortzen den ur hori ere gorde dezakezu gauza bera egiteko.

Ur edangarria baliabide garestia da, baina euri-ura biltzea doakoa da eta landareetarako erabil ezakezu. (Ilunabarrera arte itxaroten baduzu ur gutxiago galduko duzu, orduan gutxiago lurruntzen baita).

Eguraldia epelagoa denean iturriko ura hozkailuan sar dezakezu, ura hoztu bitartean txorrota irekita mantentzea ekiditeko. Nola ez, munduko biztanle guztiek ez daukate iturriko ur edangarririk. Beraz, aukera hori daukagunok ur tanta bakoitza aintzat hartu beharko genuke.

Ikusi dutxa-buru guztiak