Eduki nagusira joan

Nola gozatu etxe osasuntsuago batez

Bizitza jasangarriago bat eramateak zure osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia dauka, ingurunearen babesarekin daukan bezain beste zerikusi. Airearen kalitate ona, ariketa fisiko egokia eta ondo lo egitea dira zeure burua ongi zaintzeko kontuan hartu beharreko faktore nagusietako batzuk.

Pertsona bat iruditik ateratzen da oihal arrosa bat arroparako barra batean zintzilikatu ondoren, non beste hainbat oihal zuri baitauden zintzilik.
Video: Airea garbitzen duen GUNRID gortina arrosa argia airearekin mugitzen da eguzkiak argitutako leiho baten aurrean.

Airearen kutsaduraren kontrako gortinak

Munduan, hamar pertsonatik bederatzi bizi da airearen kutsadurak maila segurua gainditzen duen inguruetan. Hori da arriskurik aipagarriena ingurunearen osasunari dagokionez.

Hainbat neurri har ditzakezu etxeko airearen kalitatea hobetzeko. Sukaldean ari zarenean erauzgailua erabiltzea lagun diezazuke.

Etxe barruko substantzia kutsakorrak gutxitzeko, ohikoa da aire-garbigailu bat erabiltzea. Airea garbitzen duen GUNRID gortinarekin beste berrikuntza bat daukazu eskura.

Oinarri mineraleko estaldurari esker, gortinak argi naturalaren energia erabiltzen du aireko partikulak iragazteko; horren ondorioz, ez da elektrizitaterik behar. Horrez gain, airea garbitzen duen GUNRID gortinak PET botiletatik ateratako % 100 poliester birziklatuz eginak daude.

Ikusi airea garbitzen duen GUNRID gortina
Video: Galtza bakero urdinak eta kamiseta zuria soinean dituen pertsona bat eserita edo zutik egoteko erabil daitekeen LIDKULLEN euskarrira gerturatzen da, atseden hartzen du eta berriz zutitzen da.

Eman sasoi onean egoteko urratsa

Heldu batek 150 minutuko neurrizko intentsitateko ariketa fisikoa egin beharko luke astero. Gutxi mugitzearen ondorioz, osasun-arazo fisiko zein mental ugari sor daitezke.

Hainbat jendek idazmahaietan egiten du lan eta beti ez dago gimnasiora joateko aukerarik. Hala ere, etxerako edo bulegorako produktu ergonomikoak lagungarriak izan daitezke.

Eserita edo zutik egoteko LIDKULLEN euskarria horren adibide da. Mekanismo berezi bati esker, gorputza etengabe egongo da mugimenduan lanean ari zaren bitartean. Maiz erabilita, aulki erregulagarri honek muskuluak eta bizkarrezurra indar ditzake, eta jarrera natural eta osasuntsua edukitzen lagunduko dizu. Horrela, mugitzen jarrai dezakezu, baita inora joan ezin duzunean ere.

Ikusi eserita edo zutik egoteko erabil daitekeen LIDKULLEN euskarria
Video: Argia apurka lausotuz doa eta pertsona baten burua ikus daiteke lehen planoan burko ergonomiko batean atseden hartzen.

Gaurko atsedena, biharko mesede

Adituen arabera, helduok 7 eta 9 ordu bitarteko loa behar dugu ongizate fisiko eta mentala mantentzeko. Haurrek bat edo bi ordu gehiago behar dituzte hazten jarraitzeko.

Maiz, bizi-estiloak edo ingurunearekin lotutako faktoreek loaren iraupenean edo kalitatean eragin dezake. Estresa kudeatzeko eta lana eta bizitzaren arteko oreka lortzeko moduak kudeatzea ezinbestekoa izan daiteke.

Logelako argia, erosotasuna, soinua, airearen kalitatea eta tenperatura maila egokian egon behar dira loa sustatzeko.

Lastaira irmoegia da? Leunegia da agian? Pentsatu al duzu inoiz burko ergonomiko bat erostea? Agian gortina opakuek eta argi erregulagarriak errazago lasaitzen lagun zaitzakete. Alfonbra bat edo bik zarata gutxi dezakete eta giroa alai dezakezu landare berde batzuk ipinita.

Lotarako giro erosoena sortzea oso onuragarria izan daiteke zure osasunarentzat.

Ikusi lastaira guztiak