SYMFONISK Markoa wifi bozgorailuarekin, beltza

Price 239€
Produktuaren ezaugarriak
IKEA Home Smart-ekin badabil
SYMFONISK Markoa wifi bozgorailuarekin, beltza
SYMFONISK Markoa wifi bozgorailuarekin, zuria

Nola lortu

EntregaErabilgarritasuna egiaztatzen...
Egin klik eta bilduErabilgarritasuna egiaztatzen...
DendanErabilgarritasuna egiaztatzen...
Argazkiak"counter-a "Nanmea-nanme-en
Irudiak salto egin

Wifi bidezko bozgorailua eta markoa bateratuta, soinua ondo konbinatuko da etxearekin. Hainbat aurrealde aldagarri aukeran, zintzilikatu SYMFONISK horman edo jarri lurrean. Eta gozatu soinu bikainaz IKEA eta Sonosen arteko lankidetza honi esker.

Produktu-zenbakia504.857.64

Produktuaren xehetasunak

Gela bateko soinu-iturri bakarra izan daiteke, edo SYMFONISK serieko edo Sonos etxeko produktuak osatzeko erabil dezakezu, zure soinu-sistema erraz zabaltzeko.

Musika, podcastak eta irratia erreproduzitu dezakezu wifi bidez, telefono-deiek edo jakinarazpenek etenik egin gabe. Musikak jarraitu egingo du are telefonoa edo tableta gertu ez daudenean ere.

Bateragarria da musika entzuteko harpidetza-zerbitzu nagusiekin.

SYMFONISK bozgorailuak wifi bidez konektatzen dira; horrela, etxean nahi duzun sistema sortu dezakezu. Podcast bat eta musika aldi berean entzun ditzakezu gela desberdinetan, edo konektatu bozgorailu guztiak musika era sinkronizatuan erreproduzitzeko.

Bi SYMFONISK bozgorailu edo gehiago elkarrekin konekta ditzakezu eduki bera modu sinkronizatuan erreproduzitzeko, eta taldeko bozgorailuen bolumena banaka kontrola dezakezu.

Horman zintzilikatu dezakezu elementu ikusgarri bezala, horma bateko gainerako markoekin konbina dezakezu edo lurrean jar dezakezu, horma baten kontra.

Egitura zuria edo beltza eta alda daitezkeen aurrealde asko ditugunez, zure etxearekin hobekien doan estiloa aukeratu dezakezu.

Ondo doa gainerako dekorazioarekin eta ukitu uniforme eta dotorea ematen dio etxeari.

Bateragarria da Airplay 2-rekin, beraz zuzenean erreproduzitu ahalko duzu soinua Apple gailuetatik.

Bateragarria da Spotify Connectekin. Horrela, musika zuzenean jar dezakezu bozgorailuan Spotify aplikazioa erabilita.

Ezin hobea, bi bozgorailu berdin nahi badituzu etxeko zinema-sistemaren atzealdean.

Soinu estereoa nahi izanez gero, bi bozgorailu berdin eros ditzakezu.

SYMFONISK sistema instalatzea erraza da: entxufatu bozgorailua, jaitsi SONOS aplikazioa eta jarraitu bertan agertuko zaizkizun jarraibideak urratsez urrats.

Diseinatzailea

A Fredríksson/J Idrizi

  • Sonosen aplikazioarekin kontrolatuko duzu bozgorailua.

    Deskargatu Sonos aplikazioa Google Play edo App Store-n, daukazun gailu mugikorraren arabera.

    Sonosen soinu-sistemarekin dabil.

    IKEA Home smart seriearekin funtzionatzen du.

    Bozgorailuaren ezaugarriak softwarearen etengabeko eguneratzeen bitartez hobetuko dira.

    “Streaming” bidezko musika zerbitzuak eskualde batetik bestera aldatzen dira. Zureari buruzko informazio gehiagorako, ikus Sonosen web orria.

    AirPlay 2rekin bateragarria den bozgorailua kontrolatzeko, iOS 11.4 edo bertsio berriagoa behar duzu.

    Apple eta AirPlay Apple Inc.-ren markak dira, AEBan eta beste hainbat herrialdeetan erregistratuak.

  • Materiala
    Oinarria:
    ABS plastikoa
    Markoaren aurrealdea:
    NOTRANS
    Botoiak:
    NOTRANS
    Oina:
    silikonazko kautxua
    0

Neurketak

Zabalera: 41 cm

Altuera: 57 cm

Sakonera: 6 cm

Kablearen luzera: 350 cm

  • SYMFONISKProduktu-zenbakia504.857.64

    Zabalera: 44 cm

    Altuera: 9 cm

    Luzera: 64 cm

    Pisua: 5.16 kg

    Paketeak: 1

;
SYMFONISK Markoa wifi bozgorailuarekin, beltza

Artea eta musika uztartzen dituen bozgorailudun markorako panela

Zein garrantzitsua da musika zuretzat? Musikak estresa arintzen duela uste duten % 74ren artean zaude? Edo uste duzu abesti batzuk sormenarentzat garrantzitsuagoak direla kafe bat baino? Hainbat azterlanetan ondorioztatu dute musikak pertsonak ongi sentiarazten dituela, eta Sonosekin batera SYMFONISK seriea garatu dugu - soinua etxearen parte egiten duten WiFi bozgorailuak dira-.

"Sonosen adituak dira soinu esperientzietan, eta IKEA-n etxeko altzarien eta etxeko bizitzaren ezagutza sakona dugu. Konbinazio oso ona da jende gehiagok musikaz eta podcastez goza dezan, espazioa kentzen duen bozgorailurik gabe," dio Stjepan Begick, SYMFONISK-eko elkarlanean jardun duen langileetako batek. "Elkarri erronkak jartzen dizkiogu eta irtenbide berriak aurkitzen ditugu. Markoa eta WiFi bozgorailua konbinatzea bezala – ez genuen uste garatzeko gai izango ginenik-.

Erraz txertatzen den teknologia

Baina, nola liteke beste artelan batzuekin ongi geratzen den irudi finak soinu paregabea sortzea? Sara Morrisek, Sonos-eko Senior Principal Product Managerrak hauxe azaldu du: "Diseinatzaileekin lan eginez markoaren ertz finak mantendu eta bere atzean bolumen akustiko sakona ezkutatu genuen. Zuntz gida batekin gela handiak betetzen dituen soinua sortu genuen bozgorailu mehe bat dirudienetik". Beste SYMFONISK bozgorailuak bezala, markoa Sonos bozgorailuekin integratu eta soinu sistema handiago baten parte bihur daiteke.