




IraunkortasunaPertsonak eta planeta
Energia eta baliabideak
Osagai sekreturik gabe
Sukaldean, zure esku uzten ditugu osagai sekretuak. Gure sukaldeko tresna guztiek betetzen dituzte kalitate- eta segurtasun-estandarrik zorrotzenak. Horrek esan nahi du BPA (bisfenol A) bezalako substantzia kaltegarririk ez dutela. Sukaldeko tresnak seguruak direla jakinda, lasaiago egongo zara, eta zure errezetei gustu hartuko diezu.
Bizimodu jasangarria etxean
Mantendu elikagaiak fresko
Ontziak oso erabilgarriak dira elikagaiak luzaroago fresko mantentzeko. Haiei esker, barruan gordetakoa jateko denbora gehiago izango duzu, eta ez zaizu janaria oharkabean hondatuko. Ez duzu janaria alferrik galduko eta dirua aurreztuko duzu.
Kalitatea
Iraunkorrak eta arinak
Plastikozko edukiontziak arinak eta iraunkorrak dira. Estalki hermetikoekin datoz askotan. Ezaugarri oso praktikoak dira lorategira, lanera edo txangoren batera janaria eramateko zakote-ontzi baten bila bazabiltza. Baina kontuan izan beti plastikoa berotasunarekiko sentikorra dela. Kozinatzeko erabili behar ez badira ere, aproposak dira janaria mikrouhin-labean desizozteko edo berotzeko. Hori bai, ez ahaztu estalkia kentzeaz edo irteera-balbula irekitzeaz.