Apalategia iraunkorra eta garbitzeko erraza da; ez da herdoiltzen, hautsezko estaldura duen altzairu galbanizatuz egina baitago.
Oso aproposa da objektu handi eta astunetarako, hala nola erremintak edo liburuak.
Konbinazioa erraz handitu dezakezu; nahikoa da atalak eta apalak gehitzea.
Apala erregulagarria da, espazioa zure beharretara egokitu dezazun.
Barruko esparruetako gune hezeetan erabili daiteke.
Apalategia oso egokia da objektu pisutsuak jartzeko, 130 kg-ra arteko pisuak jasaten dituelako; ohiko apalategi baten karga-gaitasunaren bikoitza da hori.
Hezetasuna, zikinkeria eta pisua ongi jasaten dituenez, apal gogor eta iraunkor hau egokia da etxeko edozein txokotan jartzeko. Adibidez, garajean, bainugelan edo sukaldean.
Horma mota bakoitzak burdinki mota bat behar du. Erabil itzazu zure hormarako egokienak diren burdinkiak (ez datoz barne).
Bi apal edo gehiago elkartzen badituzu, T formako konexioa erabili beharko duzu konbinazioa egonkorragoa izan dadin.