FREKVENS bilduma mugatua

Etxeko festa onena

Musikarik gabe akabo festa, ezta? Musika da gizartean gehien batzen gaituen kultura elementu indartsuenetako bat. Jendea batu eta emozioak areagotzen ditu. Etxeko bizitza soziala, sarritan, musikaren inguruan biltzen da, eta beraz, jende askok gela guztietan soinu egokia izatearekin egiten du amets. Ideia horretan inspiratu da FREKVENS izeneko bilduma mugatua.

“Oso soila, dibertigarria eta jostagarria da. Etxeko musikaren arduradun bihurtuko zara. Soinu-sistema eta musika-ikuskizun propioekin. Nahikoa izango da egun horretan festa bat antolatzeko. Jendeak eskertuko dizu.”

Jesper Kouthoofd, Teenage Engineering enpresako diseinu-burua eta sortzailea
Jesper Kouthoofd, Teenage Engineering enpresako diseinu-burua eta sortzailea, aulki batean eserita eta beltzez jantzita.

Ezagutu Teenage Engineering

Stockholmen jaiotako talde sortzailea da, eta musikarekin eta elektronikarekin lan egitea atsegin duten ingeniari eta programatzaileek osatzen dute.

“FREKVENS mundu osoko jendeari aurkezteko irrikan gaude. Bilduma jostagarri hau erraz molda dezakezu zure beharretara. Itxuraz ederra izateaz gain, soinu bikaina du. Hortaz, arrazoi aparta da etxean festa antolatzeko.”

Michael Nikolic, IKEA of Sweden-eko diseinu sortzaile nagusia

Badakigu musikak jendea elkartzen duela. FREKVENS bildumaren arima argia eta soinua dira, baina zer gehiago behar da festa bikaina antolatzeko? Sorta honek oinarrizko beste zenbait elementu ditu: ura pasatzen uzten ez duten kuxin-zorroak eta mahaiko ontzi modular eta pilagarriak, ezin hobeak direnak festako janaria jartzeko. Edonon zaudela ere, festa bikaina antolatzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu.

FREKVENS bildumak festa dakar, eta zuk dantza mugimenduak