MUSSELBLOMMA, itsasoa maite duen bilduma

MUSSELBLOMMA bilduma, itsasoa maite duen bilduma jasangarria

MUSSELBLOMMA, itsasoa maite duen bilduma

IKEA-k, arrantzaleek eta Seaqual-ek hartu dute parte Espainiako Mediterraneoko kostaldean bildutako plastikoekin egindako oihal jasangarrien bilduma honetan. Proiektu honekin, itsasoan dauden hondakin plastiko ugarien arazoaz kontzientziatu nahi dugu, eta konponbidearen parte aktibo izan. Ez da ezer irabazten, baina asko irabazten da aldi berean.

Egin bat joerarekin, guztiontzat izango baita onuragarria; egin bat MUSSELBLOMMArekin!


Nola egin da MUSSELBLOMMA?

 

Mediterraneoko kostaldeko 400 itsasontzi eta 1.500 arrantzale espainolek baino gehiagok hartu dute parte proiektu honetan, eta itsasotik plastikoak ateratzen aritu dira.


Plastikoak hari eta oihal bihurtzen dira, birziklatutako PET botilez gain; plastikozko hari eta oihal horiei esker sortu da produktu multzo berri hau Valentziako eta Alacanteko fabriketan.

Inma Bermúdez

 

Inma Bermúdez diseinatzaile espainolak sortu du bilduma hau, itsasoan inspiratutako forma eta koloreetan oinarrituta.

 

Eredu erraz eta modernoa sortu dugu, zirkuluak, karratuak eta triangeluak arrain bat gogorarazten digun modura konbinatuta. Bildumako koloreak itsasotik hartutakoak dira: berde eta turkesa-tonu desberdinak, koralaren kolorearekin konbinatuta, zeinak argia eta zoriontasuna ematen baititu.

Inma Bermúdez

Urtero, 8.000 tona zabor itsasora iristen dira. Kalkuluen arabera, 2050erako, arrainak baino plastiko gehiago izango da gure ozeano eta itsasoetan.

 

Hortaz, zer egin dezakegu?

Jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko aholku gehiago

Energia aurreztu

Ezagutu fakturetan aurrezteko eta planeta zaintzeko nola erabil dezakegun energia.

Hondakinak eta birziklatzea

Nola birziklatu eta ez alferrik galdu janaria, aurrezteaz gain, jasangarriagoa izateko

Ura nola aurreztu: tanta bakoitzak axola du

Etxean ura aurreztu ahal izateko aholku txiki batzuk emango dizkizugu.