BOTANISK bilduma mugatua

BOTANISK bildumako elementu guztien ikuspegi orokorra, eskuz egindako ontzien, saskien, lorezaintzako osagarrien eta abarren bilduma.

BOTANISK bilduma mugatua

Landare-trukatzailea, hiri-lorezaina edo landareekin esku ona duen pertsona zarela ere, BOTANISK bildumak behar duzun guztia du. Bilduma hau osatzen duten eskuz egindako tresnek, buztinezko ontziek edo saski handiek, barruko lorezaintzari dibertsioa gehitzeaz gain, lanpostuak sortzen dituzte behar gehien duten eskualdeetan. Erne daitezela itxaropen-kimuak!

Indiako gizarte-ekintzaile bateko emakume artisaua, oinez, aire zabalean.

Jasangarria izateko modu bat baino gehiago daude

“Jendea kontuan hartuta egin da bilduma osoa. Hasieratik amaierara, prozesua lankidetzan oinarritu da, eta elementuak batera garatu ditugu.” 
Maria O’Brian, IKEA-ko Sormen-burua.

Literalki, zugan hazten den bilduma

Onena da ez duzula lorategirik edo balkoirik behar hostoen handitasunaz gozatzeko. Zure apartamentua oihan bihurtzeko loreontzi eta landare batzuk besterik ez dituzu behar, eta BOTANISK bildumak horixe eskaintzen dizu.

Haziak, ilarrak eta ideia berdeak

Monsterak eta barazkiak haztea ona da zuretzat, baina kuxidadea ere sor liteke. Zorionez, BOTANISK tresna-biltegia (besteak beste) dugu zure lorezaintza-saioak antolatzeko. Material naturalekin egina dagoenez, atsegina da ukitzea eta erabiltzea.

Lanpostu berriak ernatzen dituzten hostoak

“Brodatzaile aditua den indiar modista batekin batera diseinatu dugu. Gure ideia orokorra aurkeztu genion, eta bera hostoak egiteko iradokizun bikainak egin zizkigun.” Paulin Machado, IKEA-ko diseinatzailea.

Murgildu BOTANISK bilduman

BOTANISK bilduma Indiako, Thailandiako, Jordaniako eta Errumaniako sei gizarte-ekintzailerekin lankidetzan sortu da. Seiek behar handiko eskualdeetan, eta pertsonentzat, lanpostuak sortzea helburu duten enpresa-ideiak dituzte.

Egun, IKEA 27 enpresa sozialekin ari da lankidetzan munduko 15 herrialdetan, eta kopuru hori goraka doa. Beste era batera esanda, 20.100 lanpostu bermatzen ditu: 5300 artisau eta 14.500 baserritar txiki. Eta domino-efektuak 140.000 familia-kideren bizitza hobetzen du.

Irakurri informazio gehiago gizarte-ekintzaileekin egiten dugun lanari buruz