Eduki nagusira joan

SAMMANKOPPLA bilduma mugatua

Edonon bizi zarela, gero eta jende gehiago lekualdatzen ari da hiri txikietara. Horregatik, Thailandiako diseinatzaileekin lanean ibili gara, Greyhound Originalekin, SAMMANKOPPLA bilduma mugatua sortzeko. Bildumak altzariak eta etxerako osagarriak biltzen ditu, Bangkokeko kaleetako estiloa eta sormena gure apartamentuko bizimoduarekin uztartuz.

SAMMANKOPPLA bildumako produktuak: bionbo bat, aulki zorro bat, erabilera askotako argiztatze artikuluak, kapela bat eta esekitoki bat.
SAMMANKOPPLA bildumako produktuak: bionbo bat, aulki zorro bat, erabilera askotako argiztatze artikuluak, kapela bat eta esekitoki bat.

Bangkoken sortua, eta mundura zabaltzeko prest

Greyhound marka 1980ko hamarkadan jaio zen, ondo bizi nahi zuten lau lagunek arropa denda irekitzea erabaki zutenean. Hainbat urte igaro dira, eta orain beren diseinuak saltzen dituzte Hong Kongetik, Shanghaitik eta Londresetik, bai eta janaria ere, Bangkokeko Greyhound Café izeneko tabernaren bitartez. Haien ustez, bizitza sinplea izan behar da, baina inolaz ere aspergarria. Beren marka honela deskribatzen dute: “Basikoa ukitu sortzailearekin”.

Triangelu erosoa

Asia hego-ekialdeko azoketan horrelako formako kuxinak aurki ditzakezu, eta ezin hobeak dira bizkarra eroso izateko.

Tradizionala modu berri batean

Bildumako produktu askok estanpatu ausartak dituzte, Bangkoken ikusten direnen modukoak, eta Greyhound markaren ukitu grafiko modernoa dute. Poltsa honen diseinua, oilo-hankaren itxurakoa, ohikoa da Thailandiako ehun tradizionaletan, baina kasu honetan material modernoak erabili dira.

Ikusi SAMMANKOPPLA produktu guztiak
Ikusi SAMMANKOPPLA produktu guztiak

Zer dauka soinean zure aulkiak?

Aulkien itxura erraz aldatu nahi duzu? Saiatu kirol-jertse honekin. Gainera, poltsikoak ditu, ezin hobeak telebistako agintea edo telefonoa gordetzeko. Aulkion merkaturatzea ospatzeko, zera galdetzen dizugu: zer dauka soinean zure aulkiak? Erabili #zerdaramajantzitazureaulkiak traola eta erakutsi noraino heltzen den zure irudimena altzariak janztean. Sare sozialetan nabarmenduko ditugu gogokoen ditugunak.