Eduki nagusira joan

RÅVAROR bilduma. Gauzak aldatzen direlako

Lekurik txikienean ere, esne-mamitan bizi zaitezke. Eskandinaviako estiloa definitzen duten soiltasun, funtzionaltasun eta malgutasunarekin diseinatua, RÅVAROR bilduma –egur, altzairu, oihal bakero eta artilez eginda, besteak beste– mugitzeko erraza da. Egungo zein etorkizuneko etxean.

Hainbat RÅVAROR altzari zinkezko xafladun horma urdin ilun baten kontra: mahaiak, eguneko ohea eta biltegiratze-unitate batzuk.
Hainbat RÅVAROR altzari zinkezko xafladun horma urdin ilun baten kontra: mahaiak, eguneko ohea eta biltegiratze-unitate batzuk.

Erabilera anitzeko biltegiratzeko apala

Gorde nahi duzuna barruan eta eraman nahi duzun tokira (kendu bide-erditik, hala nahi baduzu). Biltegiratzeko apala banku sendo bihur daiteke, eserleku gehiago behar izanez gero. Dantza edo yoga egiteko tokia behar duzu? Mahaiaren azpian gordetzeko altuera aproposa du.

Jan idazmahaian, lan egin jangelako mahaian

Bi jardueratarako tokia dago jangelako zurezko mahaian. Bisitariak datoz? Erabili erretilua janaria edo laneko tresnak alde batetik bestera eramateko; gero, zabaldu erretiluaren hankak ordenagailua altuera egokian jarri eta zutik lan egiteko lekua sortzeko.

Jantzi guztiak antolatuta

Behar duzun oro azkar aurkitu edo gordeko duzu armairuko esekitokian, esekigailuentzako errailei esker. Horrez gain, lekua dago tolestutako arropa gordetzeko, biltegiratze kutxetan, eta baita sailkagailuentzat ere, barruan gauza txikiak eta osagarriak gordetzeko. Altzairuzko eraikuntza sendoari esker, egonkorra eta irmoa da, eta garraio-orgatxo gisa erabil dezakezu etxebizitzaz aldatzean.

Egin lo eguneko ohean

Loa eta atsedena toki berean: sofa bat da, gonbidatuekin egoteko eta mokaduak jateko, bai eta ohe eroso bat ere, lo egiteko. Estalki bakero iraunkorra zure praka bakero gogokoenak bezalakoa da: ondu egiten da erabilerarekin eta goxoagoa da denborak aurrera egin ahala. Oihal bakero berarekin egindako garraio-poltsan gorde dezakezu oheko arropa esna zauden bitartean, bai eta kuxin gisa erabili.

Jaiki, presta zaitez eta atondu jatekoa

Garbitu, makillatu, hartu hortzetako eskuila. Sukalde txikia apain-mahai bihurtzen da egunaren hasieran eta amaieran. Gainerako orduetan, janaria prestatzeko eta ontziak garbitzeko tokia da. Guztia duzu eskura biltegiratze-kaxatan: sukaldeko tresnak, xaboia, birziklatzeko gaiak eta abar. Behar duzun guztia, espaziorik galdu gabe.

Egokitzeko diseinatua, mugitzeko prestatua

“Råvaror”, suedieraz, “produktu freskoak” esan nahi du. RÅVAROR bildumak kalitatezko osagaiak –egurra, altzairua, oihal bakeroa eta artilea, besteak beste– konbinatzen ditu kalitate handiko eta erabilera anitzeko altzariekin. Eskandinaviako estiloa definitzen duten soiltasun, funtzionaltasun eta malgutasunarekin diseinatua, RÅVAROR bildumak edozein lekutan bizitzeko askatasuna ematen dizu, baita nahierara berrantolatzeko edo nahi duzun momentuan etxebizitzaz aldatzeko aukera ere. Zauden lekuan zaudela, etxean sentitzeko.

Ikusi RÅVAROR produktu guztiak
Ikusi RÅVAROR produktu guztiak