Eduki nagusira joan

HÖSTPROMENAD bilduma

HÖSTPROMENAD hitzak “udazkeneko paseo” esan nahi du suedieraz, eta horixe da, hain zuzen ere, bilduma hau; hots, urte-sasoi honetako magiari egindako omenaldi bat.

HÖSTPROMENAD bilduma
HÖSTPROMENAD bilduma

Ospa dezagun udazkena

Udazkena iristean, naturak, berde bizien ordez, paletako tonu okreak eta terrakota-tonuak hartzen ditu, eta etxean egoteko eta ospatzeko urtaroari ematen dio ongietorria.

Etxean ere isla daiteke urtaro-aldaketa hori, udazkenaz gozatzera eramango gaituzten giro eroso eta atseginak sortuz.

HÖSTPROMENAD bildumak sukaldeko tresneriako 23 pieza, apaingarri loredunak eta apaintzeko osagarriak ditu, etxeko txoko guztiei nortasuna emateko. Objektu horiekin, oso erraza da mahaian edo sarrerako atean bertan sentsazio bereziak sortzea.

platerak eta mahai-zapia jarrita dauzkan mahai bat

Udazken-kutsu handiena duen IKEA-ren bilduma

Kontraste handia eragiten dute grisek, okreek eta terrakota-tonuek lore lehorren eta landare-ilustrazioen ondoan. Horrek guztiak ematen dio nortasuna edizio mugatu honi, zeina udazkeneko ospakizunak alaitzeko sortu baita.

Materialei dagokienez, nabarmentzekoa da ehun-gaietako kotoia, iturri jasangarrietatik lortua, baina baita sukaldeko tresna batzuetako toska eta gresa ere, besteak beste. Zenbait argi-girlanda ere badaude; ezin hobeak dira etxean giro atsegina sortzeko.

Uzta inspirazio-iturri

Estilo eskandinaviar modernoko ereduak ehun-gaien diseinatzaile Hanna Wilcoxek egin ditu.
Hannah inprimatzean espezializatu zen UAL Central Saint Martin’s unibertsitatean, eta, iaz, ehun-gaiak diseinatzeko praktiken programa batean hartu zuen parte IKEA Suedian.

Udazkeneko kolore beroak eta sasoi honetan biltzen diren barazkiak hartu nituen inspirazio-iturri gisa ereduak sortzeko. Diseinu alai horiek udazkeneko ospakizunei jai-ukitua ematea nahi nuen.

Hanna Wilcox

Bildumako produktu guztiak