Eduki nagusira joan

FÖRÄNDRING bilduma

FÖRÄNDRING hitzak "aldaketa" esan nahi du suedieraz. Izan ere, bilduma berri honen helburua aldaketa bat egitea da, airearen kutsadura murrizteko eta pertsona gehienen osasuna hobetzeko.

"Better Air Now" ekimenari esker, IKEA-k munduko ingurumen-arazo larrienetako bat konpontzea hartu du helburu: arroz-uztak sortzen dituen hondakinak kudeatzea. Arroz-lastoa nekazaritzako hondakina da. Orain arte, normalena arroz-lastoa erretzea izan da, baina horrek airea asko kutsatzen du. Hortaz, hona hemen IKEA-ren proposamena: hondakin horiek produktu berriak sortzeko material-iturri berriztagarri berri gisa erabiltzea.

Ekimenaren lehendabiziko urratsa Indiako iparraldeko eremuetan eman da, munduko zonarik kutsatuenetakoa baita, bereziki Nueva Delhi, Gurgaon eta Faridabad hiriak. Epe luzera, ekimen honen helburua airearen kutsadura murrizteko eredu bat sortzea da, uztak erretzen diren munduko beste eremuetarako. Hori dela eta, IKEA-k Klima eta aire garbiaren aldeko koalizioarekin bat egin du. Izan ere, Indiako airearen kutsadura zein smoga, hein handi batean, arroz-lastoa erretzearen ondorioz sortzen dira. Munduko 10 hiri kutsatuenetako 9 Indiako iparraldean daude. "Better Air Now" ekimenaren helburua epe luzean Indiako beste eremu batzuetan ere laguntzea da, baita airearen kutsadura murrizteko eredu bat sortzea ere, uztak erretzen dituzten munduko beste toki batzuetarako.

"Kutsadurak ondorio larriak ditu osasunean"

"Airearen kutsadurak ondorio larriak ditu osasunean eta IKEA-k konponbide bat bilatzea erabaki du. Badakigu arroz-uztaren hondakinak erretzea oso kutsagarria dela. Beraz, gure asmoa, ekimen honen bitartez, hori aldatzea da. Arroz-lastoa erabiltzen ikasten badugu, nekazarientzako iturri baliotsua bilakatuko litzateke eta hura erretzeari utziko liokete; ondorioz, airearen kutsadura murriztuko genuke", dio Helene Davidssonek, Hegoaldeko Asiako IKEA-ko erosketa saileko jasangarritasun arduradunak. "Bidaia honetan asko ikasi dugu eta etorkizunerako aukera anitz daudela uste dugu. Klima eta aire garbiaren aldeko koalizioarekin bat egitea urrats garrantzitsua da; alde batetik, gauza berriak ikasteko aukera emango digulako, eta bestetik, beste pertsona batzuk arazo larri honi aurre egitera animatuko dituelako. Gure 'Better Air Now' ekimenaren eredu pilotua partekatu nahi dugu, munduko beste eskualde batzuetan eta beste uzta batzuekin nekazaritzako hondakinak berrerabiltzen ikas dezaten", azaltzen du Helene Davidssonek, Hegoaldeko Asiako IKEA-ko Purchasing & Logistics departamentuko jasangarritasun zuzendariak.

Osasunaren Mundu Erakundea
Osasunaren Mundu Erakundea

Klima eta aire garbiaren aldeko koalizioa

Klima eta aire garbiaren aldeko koalizioa borondatezko elkarte bat da, non gobernuek, gobernu arteko erakundeek, enpresek, zientzia-erakundeek eta gizarte zibileko erakundeek parte har dezaketen. Koalizioaren helburuak airearen kalitatea hobetzea eta klima babestea dira, eta horretarako hainbat ekintza prestatu dira, bizitza laburreko kutsatzaileak murriztera bideratuak. Informazio gehiago:

Klima eta aire garbiaren aldeko koalizioa
Klima eta aire garbiaren aldeko koalizioa

"Indian jaio naizenez, ez dut inoiz aire garbiaz gozatzeko aukerarik izan. Airearen kutsadura nire zein beste pertsona askoren eguneroko bizitzaren parte da. Arazoa konpontzen laguntzearen ideiak energia asko eman dit. Gure asmoa bilduma honetan arazo larri hori islatzea izan da", adierazten du Akanksha Deok, IKEA-ko diseinatzaileak.

Diseinu-taldea. Akanksha eta Iina IKEA-ko diseinatzaileak dira. Akanksha Nueva Delhin (India) bizi da eta Iina Shanghain (Txina). Biek aire garbiago baten alde egin nahi dute euren diseinuen bidez. "FÖRÄNDRING tonu beltz eta urdinez osatutako bilduma da. Kolore horien bitartez smoga eta airearen kutsadura irudikatu nahi izan dut, baita etorkizun optimista bat ere, zeru urdin, garden eta garbi batekin", adierazi du Iina Vuorivirtak, IKEA-ko diseinatzaileak.