Eduki nagusira joan

Biltegiratze malguak gela guztietan

Ezkutatu anabasa, erakutsi gogokoen duzuna harrotasun osoz eta antolatu gauza guztiak etxeari hobeto datorzkion biltegiratze konbinazioak sortuz. Erabilera askoko HAUGA serieak etxeko edozein txokotan (egongela, atondoa, jangela eta logela barne) erabil daitezkeen biltegiratze-soluzioak ditu. Oheak ere (material eta estilo berekoak) seriearen barne daude.

Gela batean HAUGA serieko konbinazio zuria, zenbait armairu altu, idazmahaia, markoetan jarritako artelanak, leiho alboan dagoen besaulkia eta lo egiteko prestatutako sofa-ohea.
Gela batean HAUGA serieko konbinazio zuria, zenbait armairu altu, idazmahaia, markoetan jarritako artelanak, leiho alboan dagoen besaulkia eta lo egiteko prestatutako sofa-ohea.

Di-da batean prest egoteko gakoa

Armairu irekiak konponbide ezin hobea dira goizetan denborarik ez galtzeko eta egunari lehenbailehen hasiera emateko. Eskura dauden esekigailuak, tiraderak eta goiko aldean ederki datorren apala. Eta goiko partea leku ezin hobea da aldez aurretik prestatutako jantziak esekitzeko, eta are denbora gehiago aurrezteko.

Biltegiratze perfektua

HAUGA serieak dituen aukera anitzei esker, erraz moldatuko da zure espazio eta bizimodura. Elkarren ondoan dauden elementuak unitate perfektuak sortzen dituztela kontuan izanik, modu ezberdinetan konbina ditzakezu etxearen diseinu eta behar zehatzetara moldatzeko.

Biltegiak logela, egongela eta beste edozein gelatarako

Estilo tradizionala eta modernoa uztartuz, HAUGA serieak zahartzen ez den itxura emango dio etxeari, eta gainera ezin hobeto geratuko da inguruko altzariekin. Kontuan izanda konbinazio asko egin ditzakezula, ez duzu toki zehatz batean kokatu behar, jarri hobeto datorkizun lekuan.

    HAUGA seriea funtzionaltasun adimenduna eta erabilera malgua izateko sortua da; kutxatik atera bezain laster zure eguneroko bizitzara moldatuko da, eta hura erraztuko du. Etxebizitzaz aldatuz gero, HAUGA unitateak arazorik gabe mugi ditzakezu, “wedge-dowel” sistemari esker oso erraz muntatzen eta desmuntatzen baitira.

    Espazioa sortzen duen armairua

    Ate lerragarriak dituen HAUGA armairu honek espazioa libre uzten du inguruan, beraz, leku gehiago izango duzu zuretzat. Barruan, biltegiratzeko toki gehiago izango duzu apalei eta errailari esker, beraz, lekua soberan izango duzu arropa zintzilikatzeko zein tolestuta izateko, baita biltegiratzeko kutxa batzuk gordetzeko ere.

    Egongelako biltegia edozer gordetzeko

    Egongelan jarduera anitz egiten direnez gero, HAUGA bildumak eskaintzen dituen aukera guztiak praktikan jartzeko toki ezin hobea da, eta horrez gain, giroa sortzen laguntzen du.

    Atondo txukuna

    Tiraderak eta biltegi ireki zintzilikariak uztartzen badituzu, zure gauza gehienak leku seguruan gorde ahal izango dituzu, eta erakutsi nahi dituzun horiek agerian jarri.

    Atondoko biltegi txukuna

    HAUGA biltegiratze-serieari esker, erraz gorde, aurkitu eta hartu ahal izango duzu atondoan dagoen edozein gauza. Atariko atetik gertu ontzitegi bat jarriz gero, giltzak, bufandak eta euritakoak beti eskura izango dituzu.

    Erakutsi zure plater eta mahai-tresnak

    Ongi prestatutako jangela batek erraz eskuratzeko moduko biltegiak, gainazal asko eta apaingarriak jartzeko espazioa izan behar ditu. Armairu altu hauek ezin hobeto geratzen dira elkarren ondoan, eta zure objektu kuttunenak konbinatuz, nahi duzun itxura eman ahal izango diozu gelari.

    Hautsik gabeko apalak

    Beirazko atea duten armairuak ezin hobeak dira jangela eta egongelarako, barruan dagoen guztia begirada batez ikusi ahal izango duzulako, baina aldi berean barruan dauden produktuak ez direlako hautsez beteko. Goiko apalean nahi duzun guztia jar dezakezu ikusgai.