Eduki nagusira joan

Argitu zeure umorea

Lanpara egokia aukeratzen baduzu, argi atsegingarria ekarriko dio gelaren giroari. Hilabete honetako lanpara berriak ezin hobeak dira zure umorea eta estiloa finkatzeko. Ponpoi leunak, linterna tradizionalak eta antzeko formak dituzu aukeratzeko.

Linterna itxura duen GALJON lanpara zintzilikariaren lehen planoa; hiru bonbilla apaingarri ditu lanparak eta, atzealdean, kolore guztietako liburuak ikusten dira.
Linterna itxura duen GALJON lanpara zintzilikariaren lehen planoa; hiru bonbilla apaingarri ditu lanparak eta, atzealdean, kolore guztietako liburuak ikusten dira.

Linternen argitan

Estilo tradizionalago baten bila bazabiltza, GALJON lanpara zintzilikariaren linterna-diseinuak beste garai bateko argia ekarriko dizu etxera. Zeharkako argitasunari esker, berotasuna emango dio udazken-giroari.

Egundokoa da lanpara hau

VINDKAST lanpara zintzilikariaren tolestura bigun guztiak desberdinak direnez, ez zara inoiz aspertuko lanpara original honetaz. % 100 birziklatutako poliesterrez egina dago.