Eduki nagusira joan

Nola diseinatu laneko eremu ergonomiko bat

Hori sentitzen duzu? Inurridura bat lepotik edo beheko bizkarreko mina? Agian laneko eremuaren erabilerak eragiten du ondoez hori. Ezin dizugu hitzeman ordu gutxiago emango dituzula lan egiten, baina gorputz eta gogorako bulego eroso bat sortzen lagun diezazukegu, sentitzen duzun nekea arintzeko.

Bulego baten laneko eremua hainbat idazmahai eta eserlekurekin, mahai-lanparekin, zutikako lanpara batekin eta biltegiratze-unitate ireki zein itxirekin.
Bulego baten laneko eremua hainbat idazmahai eta eserlekurekin, mahai-lanparekin, zutikako lanpara batekin eta biltegiratze-unitate ireki zein itxirekin.

Mugimenduan oinarrituta

Hainbat ordu eman eta gero idazmahaian edo ordenagailu baten aurretik makurtuta, nekagarria izan daiteke eta gorputza minduta utz dezake. Fredrik barne-diseinatzailearen arabera, mugimendua da kontuan hartu behar duzun lehen gauza. “Jarrerek eragindako mina posizio berean ordu asko emateagatik sortzen da. Horregatik, nire gomendioa mugimendua da. Auziaren iltzea da behar dugun guztia eskura ez izatea; mugitzeko lekua behar dugu fitxategiak eskuratzeko, edo sukaldera joan gaitezke katilukada bat kafe hartzeko".

Kontuan izan eserlekua

Bilatu bizkarra eusten duen aulki doigarri eta birakari bat, mugitu ahal izateko. Altuera ere kontuan hartu behar duzu; zuzen eseri behar zara eta ordenagailuaren pantailak begien altuera berean egon behar du; halaber, besoek eta ukondoek 90 graduko angelu bat osatu behar dute teklatuaren gainean. Aulkiaren beso-euskarriek lagunduko dizute posizio hori mantentzen. Egunean zehar eserita zein zutik bazaude, bizkarreko muskuluak sendotuko dituzu eta metabolismoa hobetuko da.

Ikusi bulegoko aulki guztiak
Ikusi bulegoko aulki guztiak

Zutik egotea

Zutik lan egiten baduzu, eserita lan egitean aplikatzen diren arau ergonomiko berak kontuan hartu behar dira. “Idazmahaia egokitu behar duzu pantaila eta begiak altuera berean egon daitezen eta besoak teklatuaren gainean erosotasunez jarri ahal izateko. Zoru gogorra baduzu lantokian, alfonbra bat erabil dezakezu belaunen tentsioa arintzeko; gogoan izan zapata erosoak eramatea ezin bestekoa dela ere. Halaber, oso garrantzitsua da noizean behin mugitzea eta esertzea”.

Ikusi bulegoko idazmahai guztiak
Ikusi bulegoko idazmahai guztiak

Biltegiratze egituratua

Biltegiratze egituratuari esker, laneko eremua erosoagoa izango da lan egiteko. Fredriken aholkuen arabera, gauzak antolatuta eduki behar dituzu gehien erabiltzen dituzun materialak eskura izateko eta gutxien erabiltzen dituzunak urrunago. Etiketak soluzio ona dira behar duzun guztia aurkitzeko; gainera, kutxak erabil ditzakezu paperak artxibatuta eta bildumak ordenatuta izateko.

Ikusi bulegorako biltegiratze-unitate eta armairu guztiak
Ikusi bulegorako biltegiratze-unitate eta armairu guztiak

Argi egokia

Ondo argiztatutako ingurune batek arreta mantentzen lagunduko dizu eta begien tentsioa arinduko du. Bereziki egun-argiaren antzeko argi-mailak erabiltzen dituzunean. “Posiblea bada, instalatu laneko eremua leiho baten ondoan. Hala ere, egun-argia isla dezakezu argi-espektro bera dituzten bonbillak erabiliz; adibidez, 5000 Kelvin-eko edo gehiagoko bonbillak. Idazmahaian egiten dituzun zereginak argitzen badituzu, erosoago lan egingo duzu”.

Ikusi lanerako lanpara guztiak
Ikusi lanerako lanpara guztiak

Utzi natura sartzen

“Aire freskoak arreta mantentzen laguntzen dizu; ez baduzu leihorik, landareak ezin hobeak dira aire zaharkitua iragazteko eta lan-ingurunea aireztatzeko. Halaber, gogoan izan hidratatuta egon behar duzula. Ura edaten baduzu, arreta hobeto mantenduko duzu nahiz eta kalkulu-orriekin lanpetuta egon”.

Ikusi landare guztiak
Ikusi landare guztiak

Erantzukizun-ukatzea

Soluzio hau etxean erabiltzeko produktuek eta etxean erabili ezin diren produktuek osatzen dute. Ziurtatu erosi dituzun produktuek tokiko arauak errespetatzen dituztela eta aurreikusitako moduan erabiltzeko egokiak direla. Jarri harremanetan IKEA enpresentzat zerbitzuarekin sortari buruzko informazio gehiago lortzeko.