Eduki nagusira joan

Sukalde praktikoa diseinatzeko aholkuak

Libertadek bost urte daramatza IKEA taldeko barne-diseinatzaile lanetan. Sukalde eta jangelako taldean egiten du lan, eta bere bikotearekin, Rober, bizi den Madrilgo etxebizitzan METOD sukalde praktikoa planifikatzeko dauzkan ezaguerak erabili ditu. Nork erakutsiko digu hobeto nola antolaketa on batek sukalde funtzional eta lagunkoia sortzen duen?

Libertad IKEA taldeko diseinatzailearen sukalde irekiaren bista orokorra; lauza zuriak eta zurezko sukalde-gainekoa duen sukaldeko uhartea dauzka.
Libertad IKEA taldeko diseinatzailearen sukalde irekiaren bista orokorra; lauza zuriak eta zurezko sukalde-gainekoa duen sukaldeko uhartea dauzka.
Mozteko taulan limoiak mozten ari den gizona, zur trinkozko sukalde-gainekoa duen sukaldeko uhartean.

Uharte batean bizitzea

«Niretzat, sukaldeko uhartea etxe osoko gune nagusia da; gauza guztiak haren inguruan egiten ditugu. Daukagun sukaldea oso handia da; hori dela eta, uhartea jartzea erabaki genuen gauza asko egin ahal izateko (lan egin, gosaldu, lagunekin zerbait edan...). Pertsona askorako lekua dagoenez, janaria prestatzen ari dena ez da bakarrik sentituko».

Irekita dagoen sukaldeko tiradera, hurbiletik ikusita; kortxo, klip eta espezien moduko gauza txikiak antolatzeko gomazko konpartimentuak ditu.

Egin biltoki praktikoaren aldeko apustua

«Nire bikotea, Rober, da janaria prestatzen duena; horregatik, sukaldea diseinatzerakoan, zartagin, espezia eta sukaldeko tresnetarako tiraderak plakatik hurbil jartzeko eskatu zidan. Horrela, janaria prestatzen duen bitartean guztia ikusi dezake eta ez da plakatik urrundu behar piperbeltza hartzeko, esate baterako».

Libertaden sukaldeko harraska, hurbiletik ikusita. Sukaldeak lauza zuriak, sukalde-gaineko beltzak eta zurezko apalak dauzka.

Estetika eta praktikotasuna

Sukaldea diseinatzerakoan, Libertadentzat funtzionaltasuna lehentasuna zen, baina diseinua eta materialen kalitatea oso garrantzitsuak ziren ere. «Gauza bakoitza non jarriko duzun erabakitzen bukatu ondoren, pentsatu zer material mota nahiago duzun. Garbitzeko errazak izatea garrantzitsua da, baina gustuko izan behar dituzu ere; sukaldea, funtzionala izateaz gain, gustatu behar zaizu. Guk lerro sinpleko armairuak aukeratu genituen, eta apal ireki baten bidez ukitu pertsonala eman genion».

Sukalde funtzionala sortzeko erabili den lan-triangelu bateko harraska sakonean limoi bat garbitzen ari den gizona.

Funtzionaltasuna gauzarik garrantzitsuena da

«Sukalde bat diseinatzerakoan, lan-triangelu baten sorkuntzatik hastea garrantzitsua da. Triangelu horren erpinak honako hauek izango lirateke: gauzak gordetzeko gunea, elikagaiak prestatzeko eta platerak garbitzeko eremua eta sukaldatzeko gunea. Guk, adibidez, hozkailua eta harraska elkarrekin kokatu ditugu, eta labea justu aurrean dago. Kokapen horri esker, era arin eta erosoan lan egin dezakegu».

Urre-koloreko armairuko heldulekuak, hurbiletik ikusita, edalontziz beteriko eta tartak jartzeko kristalezko euskarria duen beira-arasan, marko beltza duena.

Eman itxura konbinatua gune irekiei

Daukazun sukaldea gune ireki baten parte bada, Libertaden modukoa, saiatu zaitez gune orokorrari itxura konbinatua emateko modua aurkitzen. «Zenbait dekorazio-xehetasun jarri ditut (apalategi altuak, pieza zaharrak eta kolore-xehetasunak...) konbinazioa bateratzeko. Sukaldeko zoruaren espainiar estilo tradizionaleko baldosen bidez, nahi genuen marka bereizgarria lortu dugu. Sukalde, jangela eta esertzeko gunearen konbinazioari esker, denbora gehiago elkarrekin pasatzen dugu».

Libertaden argazkia, IKEA taldeko dekoratzailea.
Libertaden sukaldea aurretik eta goitik erakusten duen planoa.
Janaria prestatu, jan, gauza asko gorde eta lagun eta senideekin erosotasunez biltzen errazten digun sukaldea diseinatzea lortu dugu».

Libertad, barne-diseinatzailea, Espainia

Egileak
Argazkiak: Christina Bull
Estilismoa: Sam Grigg