Eduki nagusira joan

Nola zintzilikatu segurtasunez, eta apaingarri gisa!

Egunetik egunera gero eta jende gehiagok aukeratzen dugu bizikleta hirian edo landagunean barrena mugitzeko. Horregatik, ondo zintzilikatu behar da bizikleta, toki gutxi har dezan, luzaroan iraun dezan, eta, zergatik ez, aurrerantzean bizikleta maitea kokatuta egongo den horma edo txoko hori apain dezan. Hainbat aukera daude: bizikletak zintzilikatzeko kakoak, bizikletetarako euskarria edo esekigailua, etab. Baina bada bizikletarako ohiko horma-euskarria edo kakoa ere. Has gaitezen!

Zergatik da garrantzitsua bizikletak zintzilikatzen jakitea?

Egun batean, bizikletak trastelekuan zintzilikatzea erabakitzen duzu, ezin baitute jarraitu hormaren kontra jarrita, batetik leku asko hartzen dutelako eta, bestetik, inoiz edo behin kolperen bat eman zenielako, nahi gabe; erorketa horiek ez dira onak, ez bizikletetarako, ez zuretzat.

Laburbilduz, toki gutxi izatea edo gaizki aprobetxatuta egotea eta segurtasunik ez izatea izan ohi dira arrazoi nagusiak. Hala ere, ez dugu ahaztu behar, bizikletak zintzilikatzeko kakoa behar bezala jartzen badugu, etxea apaintzeko ere balioko digula.

Ahaztu bizikletetarako euskarri magikoaz edo berritzaileaz; asmakariek ez dute balio. Bizikletak horman zintzilikatzeko kakoak dira seguruenak eta eraginkorrenak. Batzuk ia ez dira nabari, eta bat datoz etxeko dekorazioarekin.

Bizikletetarako euskarria, bizikleta etxeko edozein tokitan zintzilikatzeko

Zintzilikatu bizikleta, eta garbi izango duzu zorua

Bizikletak zintzilikatzeko kakoei esker, bizikleta seguru egongo da eta ahalik eta toki gutxien hartuko du.

Jarri kakoak bizikleta guztiak zintzilikatzeko

Baina, zintzilikatu behar duzun bizikleta-kopuruaren arabera, erraz jarri ahal izango duzu beste kako bat bizikleta horman zintzilikatzeko.

Bizikletarako horma-euskarria, hormaren materialaren arabera

Zer motatako hormatan zintzilika ditzakezu bizikletak?

Printzipioz, edozein hormak euts diezaioke bizikletaren pisuari, baina begiratu zer materialez eginda dagoen eta ziurtatu hormarako burdineria egokienak erabiltzen dituzula.

Zer materialez eginda dago horma?

  • Igeltsuzko horma. Bizikletak zintzilikatu aurretik, begiratu non dagoen habea.

  • Egurrezko horma. Zuzenean horman jarri ahal izango duzu bizikletetarako esekigailua.

  • Harrizko horma. Segur aski zulatzeko makina beharko duzu harria zulatzeko eta bizikletarako horma-euskarria jartzeko.

Gainera, bizikletarako tresnak eta osagarriak antolatzeko taula zulatuan zintzilikatu ahal izango dituzu bizikletaren osagarriak.

 

Ez ahaztu bizikletek apaintzeko ere balio dutela

Primeran geratuko dira etxeko edozein hormatan zintzilik, baina kontuan izan bizikletek agian koipea, lokatza edo zikinkeria izango dutela alde guztietatik. Hortaz, garbi ezazu etxean sartu aurretik edo zintzilika ezazu gehiegi zikinduko ez duen toki batean.

Bestalde, bizikleta bistako toki batean zintzilikatzen baduzu, baliteke norbaitek lapurtzea. Pentsatu ondo non jarriko duzun. Halaber, kontuan izan, aire zabalean badago, agian kalte egingo diotela eguzkiak, beroak, euriak eta hezetasunak.

Orain badakizu bizikletak zintzilikatzeko jakin beharreko guztia; beraz, ikusi bizikletarako bizkar-zorroak eta eragin pedalei!