Eduki nagusira joan

Nola diseinatu lanerako gune ergonomikoa

Zer moduz zaude? Min al duzu lepoan? Eta bizkarrean? Lan egitean hartzen duzun jarreragatik izan daiteke. Lanaldia murrizten ezin dizugu lagundu, baina ongizate korporal eta mentala faboratzen duen, eta nekea murrizten duen lanerako gunea diseinatzen lagundu diezazukegu.

Diseinu ergonomikoa duen etxeko bulegoa. Idazmahai erregulagarria, bulegoko aulkia, biltegiratze apalak eta landareak ditu.
Diseinu ergonomikoa duen etxeko bulegoa. Idazmahai erregulagarria, bulegoko aulkia, biltegiratze apalak eta landareak ditu.
Diseinu ergonomikoa duen etxeko bulegoan mugitzen ari den pertsona baten GIFa.

Ordu asko idazmahaiaren aurrean eserita edo ordenagailuaren aurrean pasatzeak nekea eta gorputzeko mina eragiten ditu. Fredrik dekoratzaileak lehenengo mugimenduan pentsatzea gomendatzen digu.

«Jarrera-mina posizio berean denbora luzez egoteak eragiten du. Hori saihesteko, mugitzea garrantzitsua da. Guztia eskura ez izatean dago gakoa; dokumentuak hartzeko lekua izan behar dugu, edo sukaldera joateko kafe-kikara bat hartzera».

Idazmahaiaren altuera eta jesarrita lan egiteko jarrera egokia erakusten dituen grafikoa.

Kontuan hartu behar dugun bigarren gauza aulkia da.

«Idazmahai batean lan egiteko, bizkarreko euskarri ona eskaintzen digun aulkia behar dugu, erregulagarria eta birakaria dena aisetasunez mugitu ahal izateko. Eserita gaudenean, monitorea begien altuerara izan behar dugu, eta besoak eta ukondoak 90º-tako angeluan jarrita, eskuak teklatuaren gainean. Beso-euskarridun aulkiek jarrera hori mantentzera laguntzen dute».

Beharbada ordu askoz lan egin beharko duzu, baina erosotasuna bermatzeko eta tentsioa saihesteko moduak daude».

Fredrik Biel, dekoratzailea

Idazmahaiaren altuera eta zutik lan egiteko jarrera egokia erakusten dituen grafikoa

Zutik lan egiten dugunean eserita gaudenean betetzen ditugun ergonomia-arau berberak jarraitu behar ditugu.

«Monitorea begien altueran egon behar da, eta besoak teklatuaren altueran jarri behar dira. Lurzorua gogorra bada, alfonbrak jar itzazu belauneko mina ez izateko, eta oinetako erosoak eraman. Garrantzitsua da ere noizean behin altxatzea».

Altzarien antolaketak ere lanerako gune praktikoa eta erosoa disfrutatzera lagun dezake. Fredrik asko erabiltzen dugun guztia idazmahaitik gertu izatea gomendatzen digu, eta gutxiago erabiltzen duguna urrunago dauden eta altuagoak diren tokietan. Etiketak oso erabilgarriak dira gauzak azkar aurkitu nahi baditugu, eta kaxak oso ondo datoz bildumak eta dokumentuak babestuta eta antolatuta izateko.

Metalezko mahairako lanpara gris honek idazmahai beltzean dauden dokumentu batzuk eta boligrafoa argitzen ditu.

Ondo argitutako lekuek kontzentraziora laguntzen dute, eta begien narritadura saihesten dute. Argiaren intentsitatea argi naturalaren antzekoa izan behar da.

«Egokiena lanerako gunea leiho baten ondoan egotea izango litzateke. Ezinezkoa bada, eguzki-argiaren antzekoa den argi-espektroa daukaten bonbillak jar itzazu (gutxienez, 5 000 K). Lanerako lanparek lan egiten ari garen tokira zuzenduta dagoen argiztapena eskaintzen dute».

Kolore ilunetako loreontzietan dauden ertzeko leiho batean dauden landareak, natura apur bat ekartzeko zure etxeko bulegora.

Lanerako gunean landareak izatea interesgarria da.

«Aire freskoak kontzentratzea ahalbidetzen du. Leihorik ez baduzu, airea garbitu eta oxigenoz betetzeko, landareak erabili ditzakezu. Azkenik, hidrata zaitez. Hainbat ikerlanetan ura edateak kontzentratzen laguntzen digula adierazten da, baita kalkulu-orri konplexuekin lan egiten ari garenean ere».

Autorea
Dekorazioa: Fredrik Biel
Argazkiak: Mats Ekdahl