Eduki nagusira joan

Nire gunea, zure gunea, gure gunea

Pisukideak gogoko dituzu, baina daukazun aurpegi-garbigarria zure altxorrik preziatuena da... Pisukideei zure gauzak ez ukitzeko esatea zaila da, batez ere partekatu ohi diren gauzan direnean. IKEA taldeko dekoratzaileak, Jenny, arazo hori kontua izanez konpontzeko era aurkitu du.

IKEA biltegiratze eta osagarri soluzioak dituen bainugela.
IKEA biltegiratze eta osagarri soluzioak dituen bainugela.
Giltzak dituzten bi IKEA GUNNERN botika-kutxa

Identifikatu koloreen bitartez. Bakoitzak garbiketa pertsonalerako produktuak gordetzeko bere botika-kutxa dauka, baita botika-kutxaren kolore bereko eskuoihala ere. Horrela ez da nahasketarik egongo... Ezta eskuoihala bustita lurrean utzi duenak zu izan zarela ezkutatzeko modurik ere!

Pilatuta dauden IKEA LEJEN armairu urdin eta zuriak, bainugelen produktuekin barruan gordeta.

Itxigailua duen armairu-sistema merkea partekatzen dituzun artikulu guztiak gordetzeko aparta da, hala nola garbiketa-produktuak. Badakizu, garbiketa-produktuak, soltean erositako artikuluak, komuneko paperezko biribilki gehigarriak... Pertsona bakoitzak bere armairua itxigailuarekin izan dezan leku behar adina dago, gutxien erabiltzen diren gauzak gordetzeko.

Bainugelako osagarriak gordetzeko hiru ontzi zuri bentosen bidez lauza zuriak dituen horman jarrita.

Identifikatu dutxarako gauzak ere koloreen bidez saskiak apainduz. Ia hutsik dauden xanpu-potoak pilatu daitezen galarazteko era bat da. Xanpua bukatzen zaizunean, pisukideenak hartu gabe larrialdietarako bat izango ahal duzu.

«Larrialdietarako xanpua» etiketan idatzita duen IKEA ENUDDEN xaboi-dosifikagailua.
Ideia hauek oso praktikoak dira lagunekin nahiz familiarekin bizi bazara. Guztiak gara pixka bat eragabeak».

Jenny Wik, dekoratzailea

Komunaren ondoan soka batetik esekita dagoen komuneko papera; marka gorriak papera bukatzen ari dela adierazten du

Komuneko papera. Batzutan nahikoa dago, baina beste batzutan aurpegi-eskuoihaltxoak halabeharrez bilatu behar dituzu. Honako ideia praktikoari esker, hiru komuneko paperezko biribilki gutxienez edukitzeaz ziurtatzen zara. Sokaren zati horia ikusten baduzu, birjarri behar duzula esan nahi du.

Komun baten ondoan dauden lau IKEA ENUDDEN paper-euskarriak
Kirol-arropa esekita duen IKEA PRESSA esekilekua

Bakoitzak bere esekilekua eta arroparako soluzioa edukitzea ezin hobea da garbitu behar duzuna besteen arropa zikina mugitu gabe hartzeko. Beste pertsona baten galtzerdi zikinak ukitzea ez da atsegina...

Arbel eta ikur dibertigarri batzuk erabiliz, hurrengo pertsona zenbat denbora itxaron behar duen bainugelara sartzeko ikusi dezake.

Gehigarrizko aholkua
Bainugela partekatua badugu, denbora antolatu beharko dugu. Informatu pisukideak zenbat denbora itxaron behar dutenez arbel dibertigarri honi esker. Jarri ertz batetik bestera joaten den soka bat idazkun batekin hortzak garbitzen, dutxatzen edo beste edozein gauza egiten ari zaren informatzeko.