Eduki nagusira joan

Jengibrezko galletak: Gabonetako jaiegunetako lehen zaporea

Bildu familia eta lagunak! Abendua da, eta iritsi da (ia-ia) derrigorrezko diren jengibrezko galletak egiteko ordua.

Ume eta heldu talde bat jengibrezko galletak prestatzen ore-orri handi baten erdian, sukaldeko mahai baten inguruan.
Ume eta heldu talde bat jengibrezko galletak prestatzen ore-orri handi baten erdian, sukaldeko mahai baten inguruan.
Amantalaz jantzitako haur baten eskuak orea zabaltzeko arrabola bat eusten, formak eginda dauzkan irinez hautseztatutako jengibrezko orea lantzen.

Txikitatik hasten den tradizio bat

Gabonetako oporraldiko zapore nagusia da eskandinaviar askorentzat. Duela mende askokoak dira jengibrezko galletak, eta gaur egun ondo errotuta dago horiei lotutako tradizioa. Galleta fin eta hauskorren forman jaten dira gehienetan. Etxean egiten dira askotan, eta familiako kide denek hartu ohi dute parte. Haur askorentzat, sukaldean laguntzeko lehen esperientzien parte dira urteroko jengibrezko galleten prestaketa-saioak (eta orea libreki dastatzeko aukera paregabea, gainera).

Ondo zabaldutako jengibrezko orea mahai batean eta formak ebakitzeko ore-muntatzaileak.

Jengibrezko gozokiak forma eta tamaina guztietan

Behin orea fin landuta, ore-muntatzaileen txanda da. (Suedieraz, jengibrezko gozokien moldeak esaten zaie). Prozesu honetan ongietorriak dira adin guztietako gozogileak. Orea bigun eta maneiatzeko erraz dagoenez, erraza da behin eta berriz hastea.

Etxe propio bat eraikitzen

Gauza jakina da zein den pieza nagusia: jengibrezko etxetxoa. Urtutako azukrez elkar lotua eta glasatuarekin apaindua, Gabonetako oporraldi osoan zehar irauteko eraikitzen da. Jateko gozo-gozoa denez, ordea, desagertuz joaten dira etxeko parte batzuk. Zure esku gelditzen da gaia, arkitektura eta anbizio maila. Laberatze on!

Zoragarria da bezeroek barnean daramaten artista ateratzen dutenean gure produktuei esker. Has zaitez! Hala ere, kontuan izan IKEA produktuak aldatzen edo eraldatzen badituzula, ezin direla berriro saldu edo jatorrizko xedetarako erabili; halaber, IKEA-ren berme komertzialak eta produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko dituzu.