Eduki nagusira joan

IKEA-k Red Dot zazpi diseinu sari irabazi ditu.

Urteen zehar diseinu sari asko irabazi ditu IKEA-k eta, aurten, Red Dot zazpi eskuratu ditu produktuen diseinuengatik. Red Dot sariak oso gutiziatuak dira eta diseinu nabarmena duten produktuei ematen zaie nazioarteko epaimahai baten eskutik. Ezagutu diseinu irabazleak…

Sofa gorria begetazioz inguratuta zolatutako gune batean.
Sofa gorria begetazioz inguratuta zolatutako gune batean.
Ola Wihlborg, IKEA-ko produktu-diseinatzailea.

Kanpoko erosotasuna

BRUSEN kanpoko sofa lasaitzeko, jesartzeko, eta beste jarduera batzuekin (afari bat, adibidez) konbinatzeko aproposa da. «Sofa apaingarri eta iraunkorra sortu nahi nuen, kanpoko giro batekin bat etortzen zena», dio Ola Wihlborg diseinatzaileak. «BRUNSEN erabilgarria eta polita da. Metalezko egitura irekiak ingurugiroarekin bat egiten du eta kuxinekin pertsonalizatu daiteke».

Marianne Hagberg y Knut Hagberg, IKEA-ko produktu-diseinatzaileak.

Mundu guztiarentzat diseinatuta

OMTÄNKSAM mahaiak inklusiboak eta ongizatea emateko diseinaturik daude. Horiek laguntza behar duzun bizitzako une horietarako diseinu ergonomiko multzo baten parte dira. Mahaiek azalera matea dute argiaren erreflexua murrizteko. Gainera, azpian leku gehiago dago eta zorrotzak diren izkinak organikoki kentzeko era bat da. Azkar eta erraz muntatzen da, tresna gehigarririk erabili behar gabe.

Idazmahai tresnak eta mahai baten gainean loreak dituen loreontzi bat dago aulki zuri batekin.
Estetika erakargarria eta funtzionalitatea zuten mahaiak diseinatzea nahi genituen, inklusioan eta soluzio-adimentsuetan enfasia jarriz. Denek egunero erabiltzeko benetako mahaiak dira».

Marianne Hagberg eta Knut Hagberg, IKEA-ko diseinatzaileak

Andreas Fredriksson, IKEA-ko produktu-diseinatzailea

Dotoretasuna soinuan

Sonos-eko soinuan adituekin batera diseinatuta, SYMFONISK liburutegirako Wi-Fi bozgorailuak funtzio anitz ditu. «Horman jarri daiteke, sukaldeko ia edozein errailetan, edo liburutegi batean horizontalki edo bertikalki, soinuaren kalitatean edo erabiltzailearen esperientzian eraginik izan gabe», dio Andreas Fredrikssonek, IKEA of Sweden-eko diseinatzaileak.

Bozgorailua diseinatzean, soinua sortzeko lekua behar duzula kontuan hartu genuen. Orduan, funtzio-anitzetako bozgorailua bururatu zitzaigun».

Andreas Fredriksson, IKEA of Sweden-ko diseinatzailea

IKEA-ko diseinatzailea, Henrik Preutz.

Gauza askotarako balio duen argiztapenak

IKEA-ko diseinatzaileak, Henrik Preutzek, SVALLET lan egiteko lanpara sortu zuen. «Zure lan-idazmahairako benetako laguna diseinatu nahi nuen», dio. «Lanpara sinple eta polita da, izaera eta pertsonalitatea duena. Eskuragarritasuna eta iraunkortasuna kontuan hartu dira fabrikatzean» SVALLET oinarrian erraz sartzen den pantaila bat du. Oinarrian ere kablea gorde daiteke.

SVALLET lanerako lanpara muntatzea eta eramatea erraza da, bi pieza soilik baititu. Horrek pertsona gehienentzat eskuragarria izatea egiten du».

Henrik Preutz, IKEA-ko diseinatzailea

Hanna Carleke, IKEA-ko horniketa- eta produktu-burua

Sukalde adimentsuak

FOKUSERA ke-kanpai beltz dotoreak sari bat irabazi zuen. «Forma, hizkuntza eta funtzionalitatea kontuan hartuz etxetresna bikainak diseinatu nahi genituen. Xehetasunei eta erabiltzailearen esperientziari arreta handia jarri diegu, produktu hauez gozatu ahal izateko. FINSMAKARE haize-fortzatutako labeak, eta konbinatutako FINSMAKARE labeak eta mikrouhinak ere sariak irabazi dituzte. Azken horiek, gainera, energia aurrezten dute.

Lanpara bat, sofa bat, sukalde bat, mahai bat edo bozgorailu bat diseinatzen dugunean eta forma, funtzioa, kalitatea, iraunkortasuna eta eskuragarritasuna kontuan hartzen dugunean, kalitate handiko diseinuak lortzen ditugu».

Evamaria Rönnegård, diseinuburua, IKEA of Sweden.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.