Saltatu
Menua

Moldatzen den estudioa: egongela malgu bat diseinu irekiko apartamentu batean

Xake-partida zirraragarriak jokatzeko, serieak ikusteko, eleberriak bata bestearen atzetik irensteko eta afaria mauka-mauka jateko gunea. Ongi etorri lau kideko familia honen etxeko erdigune multifuntzionalera: edozein modutan antola daitekeen egongela izugarri malgua.

Bi nerabe egongela batean erlaxatzen; haietako bat urkizko akabera duen BORGEBY mahai osagarri baten atzean eserita dago, 3 eserlekuko SÖDERHAMN sofa batean.
Lehen planoan, urkizko akabera duen BORGEBY mahai osagarriaren ertz borobila, gainean loreontzi bat duela.

Etxea etxeko lanei dedikatuta

Institutura doazen bi nerabeentzat, beti daude etxeko lanak. Bakoitzak bere idazmahaia dauka, baina guneak nahastea gustatzen zaie, eta, sarritan, egongelan bukatzen dute, sofa modularretako batean eserita edo gauzak gordetzeko biltegia eta kuxinak dituen banku batean luze-luze etzanda, eguzki-izpiez gozatzen. Zutikako lanparei esker, beti izango dute behar duten argi-iturria, eta kargagailuak ere eskura dituzte gailuak erabiltzeko prest egon daitezen. Beraz, ez daukate aitzakiarik!

Nerabe bat etzanda dago biltegia duen PLATSA banku baten gainean. Atzean, BILLY apalategi zuri bat dauka, eta apaletan liburuak eta bozgorailu bat daude.
Lehen planoan, nikelezko estaldura duen VIRRMO zutikako/irakurtzeko lanpara baten burua eta lepoa ikusten dira. Pertsona bat dago lanpararen azpian irakurtzen.
Lau kuxin daude biltegia duen PLATSA banku baten gainean, leiho baten kontra jarrita. Batek KUSTFLY kuxin-zorroa dauka; besteek eredu desberdinak dituzte, eta bakoitza kolore batekoa da.
Bi REJSA kutxa metaliko gris-berde daude apal zuri baten gainean. Koaderno txikiak, kableak eta Polaroid batekin ateratako argazki bat daude barruan.
Haririk gabeko NORDMÄRKE kargatzeko euskarri bat dago gainazal zuri batean. Mugikor bat kargatzen ari da, eta euskarriaren ezkerrean, landare txiki bat dago loreontzi batean sartuta.

Bilduma pertsonal bat

Nahiz eta etxebizitza hau izugarri praktikoa izan eta biltegiz beteta egon, egongelak itxura atsegina dauka. Tonu berde epelek eta ehun-gai leunek mirariak egiten dituzte, eta koadroz zein argazkiz betetako galeria-hormak ukitu intimo bat ematen dio.

Ikusi hormako apaingarri guztiak
Egongela bat, liburuak eta bozgorailu bat dituen BILLY apalategi zuri batekin, irudiak eta argazkiak dituen horma baten kontra.
Lehen planoan, Horizons BILD poster bat dago RIBBA marko beltz batean sartuta, horman finkatuta. Inguruan beste irudi batzuk daude markoetan sartuta.
Ikusi hormako apaingarri guztiak
Biltegia duen PLATSA banku zuri bat dago bi BILLY apalategi zurien aurrean. Apalategiak bata bestearen kontra jarrita daude, atzealdetik elkar ukituz, eta liburuak, bozgorailu bat eta kutxa txikiak daude apaletan.
Egongela txukun bat izateko, ez duzu zertan gauza gutxiago eduki. Zure ondasun guztiak gordetzeko berariazko tokia topatu behar duzu.

Annette YdholmBarne-diseinatzailea

Afariak eta partidak

Mahai-joko bat? Puzzle bat? Aukera ezazu. Jangela hau erraz molda daiteke familiak mahai-jokoen torneo bat antolatu nahi duenerako. Erretilu-mahaia edariak eta mokaduak jartzeko oso aproposa da, eta sukaldera erraz eraman daiteke partida bukatzen denean.

Ikusi kafe-mahai eta mahai-osagarri guztiak
Gizon bat dago lizarrezko akabera duen LISABO aulki batean eserita, DOCKSTA mahai zuri baten aurrean. Puzzle bat egiten ari da, eta ondoan, eskuman, GLADOM erretilu-mahai beltz bat dauka.
Gizon baten soina ikusten da; GLADOM erretilu-mahai beltz baten erretiluari eusten ari zaio, zeinak mokaduz betetako katiluak eta platerak dauzkan gainean.
Ikusi kafe-mahai eta mahai-osagarri guztiak

Hainbat landare daude terrakota-koloreko loreontzietan sartuta, bi KOLBJÖRN armairu beixen gainean, leiho baten azpian.
Lizarrezko akabera duen LISABO aulki bat dago mahai-zapi batez estalitako mahai baten aurrean. Poltsa bat dago aulkiaren bizkarraldetik zintzilik.

Zer ikusiko dugu gaur?

Familia honen zaletasun handiena aire zabalean abenturak bizitzea da; alabaina, gauean pelikula bat ikustea ere oso aukera ona da. Alfonbrek eta kuxinek erosotasuna areagotzen dute, eta sofa modularrei esker, izugarri erraza da tokia antolatzea pelikula proiektorearen bidez ederto ikusteko. Gainera, ohera joateko garaia denean, erraza da sofak berriz bere tokian jartzea.

Ikusi egongelarako ideia gehiago
Bi heldu daude egongela batean, paraleloan kokatutako 3 eserlekuko SÖDERHAMN sofa banatan eserita. Ondoan BORGEBY mahai osagarri bat dago, eta gainean, mokaduak, edariak eta kandelak ditu.
KONSTFULL loreontzi berde bat apal zuri baten gainean.
Haritzezko akabera duen FRÖSET besaulki beltz bat dago alfonbra berde ilun baten gainean.
Ile luzeko VINDUM alfonbra berde bat dago zurezko zoru batean. Gainean aulki bat dauka.
Lehen planoan, JÄTTEPOPPEL kuxin-zorro gris-berdea daraman kuxin bat dago sofa batean.
Ikusi egongelarako ideia gehiago