Eduki nagusira joan

Etxeko bisita: inspirazioa jaiegunetako mahaietarako

Eman ongietorria mundu guztiari Johanna Flyckt Gashi barne-estilistaren etxeko jai-ideia erraz eta bikain hauekin.

Afarirako mahai bat jai-giroko otordu batekin, lihozko oihalekin, kandelekin, beirateriarekin eta apaindutako ezpainzapiak dauzkaten tokiekin.
Afarirako mahai bat jai-giroko otordu batekin, lihozko oihalekin, kandelekin, beirateriarekin eta apaindutako ezpainzapiak dauzkaten tokiekin.

Ez konplikatu

“Mahaia prestatzeak dibertigarria izan behar du: jolasteko eta disfrutatzeko aukera da”, Johannaren hitzetan. “Ez arduratu arauez, egin zuk nahi duzuna. Erabili daukazuna eta ez konplikatu. Bildu gauzak lorategitik, nahaspilatu plater eta edalontziak. Eta gogoratu gauza soil gutxi batzuk beti egiten dutela mahai bat berezi: natura ukitu bat, kandela-argia eta ehunak”.

Lihoa oso material ederra da, mahai gainean jartzearekin soilik berezi egiten du. IKEA AINA metroko ehuna daukat nik. Oso erraza da, ez duzu lisatu ere egin behar; izan ere, hobeto gelditzen da zimur eta guzti!

Johanna

Gehitu ukitu berezi bat

“Ehunak modu erraza dira mahaiari ukitu bat emateko. Lehenago ere tolestu ditut ehun zati handiak karratu txikiagotan, baina asko gustatzen zait te-zapiak ezpainzapi gisa erabiltzea, ohiko ezpainzapiak baino askoz handiagoak direlako. Eta, batzuetan, kolore berezi bat nahi izanez gero, errazago aurki daiteke te-zapietan”.

Esku batzuk korapilo apaingarri bat lotzen berezko kolorezko eta kolore beltzezko lokarri batekin, eta okaran koloreko basa baiak ezpainzapi baten inguruan.

Apaindu ezpainzapiak

“Ukitu ederra da gonbidatuen ezpainzapiei lokarritxoak gehitzea. Bereziago egin ditzakezu oraindik lokarriaren inguruan basa baiak edo lore txikiak gehituta, eta ezpainzapiaren inguruan lotuta. Edo, guztiz berezi egiteko, jarri gonbidatu bakoitzari apaingarri desberdin bat”.

Lore sorta gutxiago

“Ez naiz lore sorta handien zalea. Ederrak dira, baina traba egin dezakete; mahaian eseri eta hizketan saiatzen zarenean, inguratu egin behar dituzu eta. Horra hor aholku bat elkarrizketan laguntzeko: saiatu mahaiko gauzak baxu mantentzen, mahaikideak ikusi eta beraiekin hitz egin dezazun! Edateko edalontzi bat erabiltzen baduzu pitxer gisa, alturako antolaketa izango duzu”.

Oso atsegina da Gabonetan natura mahaira ekartzea. Atera horra kanpora eta ea zer aurkitzen duzun; baliteke baia eder batzuekin bueltatzea. Edo lortu gorosti eta huntz pixka bat eta jarri mahaiaren erdian”.

Johanna

Lotu ezpainzapi bat txanbilaren goiko partean. Erortzen diren tantak bertan geldituko dira eta mahai-zapia ez da ardoz beteko”.

Johanna

Emakume ilehori irribarretsu bat alkandora beltz batekin, afaltzeko mahai batean eserita, egurrezko horma zuriak dauzkan gela batean.

Estilistaren ikuspuntua

“Gustatzen zait jendeak ondo pasatzea mahaiaren inguruan. Handiak izan daitezke anfitrioi batengan jartzen diren esperantzak, baina tentsiorik gabeko parte dibertigarria izan beharko luke! Mahai erlaxatu bat nahi duzu, beraz zuk ere lasai hartu mahaia prestatzean. Parterik onena da niretzat. Ez dakit geldi egoten, eta ez naiz oso ona sukaldean... senarrari uzten diot hori. Horren ordez, apainketan aritzen naiz batera eta bestera”, dio Johannak.

Zoragarria da bezeroek barnean daramaten artista ateratzen dutenean gure produktuei esker. Has zaitez! Hala ere, kontuan izan IKEA produktuak aldatzen edo eraldatzen badituzula, ezin direla berriro saldu edo jatorrizko xedetarako erabili; halaber, IKEA-ren berme komertzialak eta produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko dituzu.

Egilea
Barne-diseinatzailea: Johanna Flyckt Gashi
Argazkilaria: Benjamin Edwards
Arte-zuzendaria: Jules Rogers
Idazlea: Helen Bazuaye
Jarraitu Johanna @johannas3